Belfalaseko Badia
Belfalaseko Badia, Tolkienen legendariumeko fikziozko toki bat da. Gondor hegoaldeko badia handi bat da, Belegaer itsasorantz ematen duena.
Badia, garai batean, Beleriand eta Hegoaldeko Lurraldeak Eguzkiaren Lehen Aroan banatzen zituen Golko Handiaren hondakina zen. Haserrearen Gerraren ondoren, Erdialdeko Lurraldearen zati handi bat ur azpian hartua izan zen, eta, kostalde berri honekin, Belfalaseko Badia, Andrastetik Anduinen ahoetararte hedatzen zen, eta, ondoren, hegoalderantz, Umbar eskualde ezezagunetara igaroz.
Gondorreko ibai gehienak Belfalaseko Badian itsasoratzen dira, lurmutur asko zituena, itsasoratze horien ondorioz. Bere kostaldean, Dol Amroth ere dago, Gondorreko Belfalas eskualdearen hiriburua, izen hori, badiagatik jasotzen duena.
Belfalaseko badia, itsasontzientzako sarrera garrantzitsua zen, eta korridore bezala erabili zuten bereziki Umbarreko Kortsarioek, Minas Tirithetik gertu iristeko Pelennorreko Zelaietako guduan, baina Aragornek zuzendutako Hildakoen Armadak garaitu zituen, aipaturiko gudura iritsi aurretik.
Belfalas hitzak "Kostalde Handia" esan nahi du sindarinez: bel (handia, indartsua) eta falas (kostaldea, hondartza).