Belfalas, "kostalde handia" esan nahi duena sindarinez, Tolkienen legendarium ospetsuko fikziozko toki bat da. Gondorreko eskualde eta feudo bat da, erresumaren hegoaldean dagoena.

Geografia eta historia aldatu

Eskualdeak, bere izena, berau dagoen badiarekin, Belfalaseko badiarekin banatzen du. Bere hiriburua, Dol Amroth hiria zen. Hiriaren jatorria, Eguzkiaren Bigarren Aroko azken mendeetan dago, Leialen alderdikoa zen numenortar familia bat, Numenorretik Erdialdeko Lurralderantz abiatu zenean, Akallabêtharen aurretik. Han, Belfalaseko lurraldeetan ezarri ziren, hiria sortuz, Dol Amroth bezala askoz beranduago arte ezagutuko ez zen arren. Eguzkiaren Bigarren Aroko 3320. urtean erbesteko erresumak sortu ondoren, Elendilek Dor-en-Ernileko Printze titulua eman zien, eta euren ondorengoak izan ziren Adrahil I.a, honen seme Imrazôr eta azken honen seme Galador, Dol Amrotheko lehen printzea izan zena.

Gondorreko beste eskualdetako bat, Dor-en-Ernil, Belfalaseko feudoa zen, eta Dol Amrotheko printzeen kontrolpean zegoen. Belfalasen, Eddhellond portu elfotarra ere zegoen.

Belfalas oso eskualde populatua zen, eta, esaten denez, bertako biztanleak oso gogorrak ziren. Rohango errege zen Thengelen emazte Morwenen aita, Belfalasen bizi zen, eta Dol Amrotheko printzeetako baten ondorengoa zen. Baina Lossarnach eskualdera joan zen bizitzera, bertako lorez beteriko haranak oso gogoko baitzituen.