Begi Beltzaren galaxia

Begi Beltzaren galaxia edo Loti Ederraren galaxia (beste izendapen batzuk: Messier 64, M64, NGC4826) Coma Berenices konstelazioko galaxia kiribil bat da. Edward Pigottek aurkitu zuen 1779an, eta Charles Messierek katalogatu zuen 1780an. Ikusteko, aski da teleskopio txiki bat.

Begi Beltzaren galaxia
Begi Beltzaren galaxia
Ezaugarriak
MotaSAb (Galaxia espirala)
Itxurazko magnitudea9.36
Behaketa datuak (J2000.0 garaia)
KonstelazioaComa Berenices
Igoera zuzena12h 56m 43.7s
Deklinazioa+21° 40′ 58″
Gorriranzko lerrakuntza0.001361
Heliozko abiadura erradiala408
Erdiarekiko abiadura400
Beste izenak
M64, NGC 4826, UGC 8062, PGC 44182, Loti Ederraren galaxia

Lurretik 17 milioi argi-urtera dago. Hautsezko zerrenda ilun bat du gune distiratsuaren inguruan. Horregatik esaten zaio "Begi Beltza" edo "Deabruaren Begia".

Azterketek eta behaketek erakutsi dute galaxiaren kanpoaldeko izarrarteko hautsa barnealdeko gasaren eta izarren kontrako noranzkoan biratzen dela.

Barnealdeko eskualdeak gutxi gorabehera 3.000 argi-urteko erradioa du (erloju-orratzen noranzkoan biratzen da); kanpoaldeko eskualdea, berriz, 40.000 argi-urteko erradioa du, eta erloju-orratzen kontrako noranzkoan biratzen da. Bien arteko eskualdean, izarrak eratzen ari dira orain; horren arrazoia, adituen ustez, duela mila milioi urte inguru gertatu zen talka bat da: M64 galaxiak beste galaxia txikiago batekin talka egin zuen, eta xurgatu eta suntsitu egin zuen.

Kanpo estekak

aldatu