Bederatzien Taldea Portugalgo diktadurarekin kritikoa militar portugaldar talde bat izan zen. Taldearen burua Ernesto Melo Antunes izan zen eta MFA mugimenduaren partaidea.

Historia aldatu

1975eko abuztuan Bederatzien Dokumentua ("Documento dos Nove") ezagutzen den izenarikin agiria plazaratu zuten. Dokumentuaren helburua ejerzito barruko jarrerak argitzea zen. Sinatzaileak iraultzaren bederatzi kontseilari izan ziren: Ernesto Melo Antunes, Vasco Lourenço, Pezarat Correia, Manuel Franco Charais, Canto e Castro, Costa Neves, Sousa e Castro, Vítor Alves eta Vítor Crespo. Ideologikoki, militar talde honek proiektu sozialista alternatibo bat defenditzen zuen, ez Europa Ekialdekoa ezta ere Mendebaldeko Demokraziena. Halaber, 1975ko uztailaren 8an aurkeztu zen "Aliança Povo/MFA. Para a construção da sociedade socialista em Portugal" aurrean jarrera moderatuagoa erakusten zuten.[1] [2]

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu