Beckholmen Suediako Stockholm hiriburuaren erdigunean dagoen uhartea da, Djurgården uhartearen ondoan. Mendeetan zehar ontziolei loturik egon da.

1866ko Djurgården uhartearen mapan hego-mendebaldean ageri den uharte txikia da Beckholmen.
Beckholmen uhartearen airetiko ikuspegia.

Izena aldatu

Beckholmen izena Bäck- eller Tiärholmen izenetik dator, "bikearen uhartea".

Historia aldatu

Magnus III.a Suediakoak Klara monasterioari eman zion uhartea XIII mendean eta Biskopsholmen izena hartu zuen, "apezpikuaren uhartea". 1633an bike distilategia eraiki zen bertan, hiriko ontziolek erabiltzen zutena, eta halako garrantzi ekonomikoa hartu zuen Kristina erreginak hiriaren barnean sartu zuela uhartea, eta hiriko negoziogizonek kontrolatu nahi izan zutenez hainbat eskutatik pasa zen.

XIX mendean lurrun bidezko untziak asko ugaritu ziren eta 1848an untziolen jabeek erosi eta bi ontziola eraiki zituzten bertan. 1918an Estokolmoko udalak erosi zuen eta Suediar Armadak hirugarren ontziola bat eraiki zuen.

Iruditegia aldatu

Kanpo estekak aldatu