Bazar Handia (Ürümqi)

Ürümqiko Bazar Handia, ofizialki Xinjiangeko Nazioarteko Bazar Handia (txinera tradizionalez: 新疆國際大巴扎; txinera sinplifikatuz: 新疆国际大巴扎; pinyinez: Xīnjiāng Guójì Dàbāzhā; uigurreraz: شىنجاڭ خەلقئارا چوڭ بازىرى, Шинҗаң Хелқ'ара Чоң Базири‎Shinjang Xelq'ara Chong Baziri), munduko bazar edo azoka handiena da[1], Txina ipar-mendebaldeko Ürümqi hirian dagoena. Kultura eta arkitektura islamiarra, merkataritza etnikoa turismoa eta aisialdia konbinatzen ditu.

Bazar Handia (Ürümqi)
Kokapena
Estatu burujabe Txinako Herri Errepublika
Eskualde autonomoXinjiang
Prefektura mailako hiriÜrümqi
BarrutiTianshan Barrutia
Koordenatuak43°47′N 87°37′E / 43.78°N 87.62°E / 43.78; 87.62
Map
Historia eta erabilera
Irekiera2002

Historia aldatu

Ürumqi Zetaren Bidean sortu zen eta merkataritza tradizio handia izan du[2]. Gaur egungo Bazar Handia 2002an eriki zen eta 2003ko ekainaren 26an ireki zituen ateak. Bazarra osatzen duten eraikinek islamdar arkitektura eta hiriko etnien kultura erakusten dute; uigurrak, kazakhak, Hui txinatarrak... Zetaren Bidea islatzeko asmoarekin eraiki zen horrela.

Deskribapena aldatu

Ia 40.000 m²-ko azalera hartzen du[3]. 3.000 saltokitik gora daude eta denetarik saltzen dute; jantziak, musika tresnak, ontziak, bitxiak, fruitu lehorrak, gozoak, alfonbrak...[3] Errusia eta Mongoliatik ekarritako produktuak ere saltzen dira[4].

Eraikin aipagarri batzuk badaude bazarrean:

  • Ikuspegi dorrea: 80 metrotako altuera duen dorrea da eta bertatik Bazar guztiaren ikuspegi ederra dago. Goren pisuan Pelek taberna dago[3].
  • Oturuntza eta ikuskizun antzokia: Xinjiangen dagoen antzoki handiena da, 1.000 ikuslerentzako tokia baitu. Afaltzen den bitartean ehundaka dantzarik eskaintzen duten ikuskizuna ikus daiteke gauero[3].
  • Elikagaien patioa: 3.225 m²-ko azalera duen patioa da eta Txinan dauden 56 gutxiengo etnietako jakiak dastatu daitezke bertan. Xinjiangeko jaki tipikoak ardi errea, Xinjiangeko noodleak eta arroza dira[3].
  • Alaitasunaren enparantza: Ürümqitarrak egoten diren tokia da. Egunez hiritarrak hizketan eta denbora-pasa ikusten dira eta gauek ikuskizunak antolatzen dira[3].
  • Meskita[4]

Xinjiangeko Zetaren Bidearen Museoa aldatu

Bazar Handiaren ondoan dago, Europar estiloko eraikin baten 5. eta 6. solairuetan. Bertan ikusgai dauden objetu gehienak bi garairi dagozkio, Han dinastiari (K.a. 202-K.o. 220) eta Tang dinastiari (618-907). Basamortu eremu honetako zibilizazio eta kulturen erakusketa dauka eta txinatarren eragina nolakoa izan zen ere azaltzen du[4].

Iruditegia aldatu

Erreferentziak aldatu

  1. «地标评选之新疆:国际大巴扎-搜狐新闻» news.sohu.com (Noiz kontsultatua: 2019-10-20).
  2. (Ingelesez) «Time Travel Turtle - More bizarre than bazaar» Time Travel Turtle 2016-12-29 (Noiz kontsultatua: 2019-10-20).
  3. a b c d e f «Xinjiang International Grand Bazaar, Urumqi» www.travelchinaguide.com (Noiz kontsultatua: 2019-10-20).
  4. a b c «Urumqi Grand Bazaar, Erdaoqiao, Urumqi International Bazaar» China Highlights (Noiz kontsultatua: 2019-10-20).

Kanpo estekak aldatu