Bateragarritasun elektromagnetiko

Seinale bati ez dagokion fenomeno elektromagnetikoa, ausazkoa eta pultsu-forma izan ohi duena, eta, gehienetan, sistema elektriko eta elektronikoen eta telekomunikazioetako seinaleen eragozgarri edo nahasgarri gertatzen dena.

Bateragarritasun elektromagnetikoa (BEM-a, ingelesezko EMC siglez ere ezaguna) ingeniaritza elektrikoaren adarra da, nahi gabeko energia elektromagnetikoa sortzea, hedatzea eta hartzea ekiditea helburu duena. Energia honek interferentzia elektromagnetikoak (EMIak direlakoa) edo kalteak eragin baititzake gailu elektronikoetan.

Akoplamendu mekanismoak aldatu

Beheko eskemak zarataren iturria (igorlea), akoplamendu-modu ezberdinak eta biktima (hartzailea) erakusten ditu. Gehienetan, iturria eta biktima gailu elektronikoak izan ohi dira. Hala ere, zarata naturako fenomeno bat sortua izan daiteke, hala nola: tximistak, deskarga elektrostatikoak edota unibertsoaren jatorriko Big Bang eztanda, besteak beste.

 
Interferentzia elektromagnetikoen (EMIen) lau akoplamendu-moduak.

Eroapenezko akoplamendua aldatu

Eroapenezko akoplamendua zarata-iturriaren eta zarata-biktimaren artean zuzeneko kontaktu elektrikoa dagoenean gertatzen da.

Eroandako zarata agertzen den ezaugarrien arabera sailka daiteke:

  • Modu komuneko edo inpedantzia komuneko akoplamendua: zarata fasean (norabide berarekin) agertzen da bi eroale elektrikotan.
  • Modu diferentzialeko akopalamendua: zarata desfasatuta (norabide ezberdinarekin) agertzen da bi eroaletan.

Akoplamendu induktiboa aldatu

Akoplamendu induktiboa zarata-iturria eta hartzailea bata bestetik gertu (normalean uhin-luzera bat baino hurbilagoko distantziara) daudenean gertatzen da. Bi mota bereizten dira:

  • Indukzio elektrikoz gertatzen bada: akoplamendu kapazitiboa deritzo.
  • Indukzio magnetikoz gertatzen bada: akoplamendu magnetikoa deritzo.

Akoplamendu kapazitiboa aldatu

Akoplamendu kapazitiboa bi eroaleren artean, uhin-luzera bat baino hurbilagoko distantziara, normalean eremu elektriko aldakor bat dagoenean gertatzen da. Eremu horrek hartzailearen eroalean potentzial-diferentziaren aldaketa induzitzen du.

Akoplamendu magnetikoa aldatu

Akoplamendu magnetikoa edo akoplamendu induktiboa bi eroale paraleloren artean, normalean uhin-luzera bat baino hurbilagoko distantziara, eremu magnetiko aldakor bat dagoenean gertatzen da. Eremu horrek hartzailearen eroalean potentzial-diferentziaren aldaketa induzitzen du.

Erradiazio bidezko akoplamendua aldatu

Erradiazio bidezko akoplamendua edo akoplamendu elektromagnetikoa iturria eta biktima bata bestetik urrun daudenean gertatzen da, normalean uhin-luzera bat baino urrunagoko distantziara. Iturriak eta biktimak irrati-antenen antzera jokatzen dute: iturriak espazioan zehar hedatzen den uhin elektromagnetikoa igortzen edo irradatzen du eta biktimak uhin hori hartzen du.

Kanpo estekak aldatu