Basurtotarren etxea Gipuzkoako Getaria udalerrian zegoen etxe bat zen. Getariako Alde Zaharran zegoen, gaur egun Kale Nagusiaren 22. zenbakiko solairuan zegoen. Campostarren Segura izeneko etxearen alboan zegoen.

Basurtotarren etxea
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Gipuzkoa
UdalerriaGetaria
Koordenatuak43°18′N 2°12′W / 43.3°N 2.2°W / 43.3; -2.2
Map

Orube honetan XVI. mendearen hasieran arrantzaren garapen kapitalista bultzarazi zuen Basurtoarren etxea zegoen. Eskabetxe eta almadrabak erosiz, eta gazitze-industrian eta 1580 ezkeroztik eskabetxe industrian inbertituz Getariako merkatari eta armadore nagusienetakoak bilakatu ziren. Garai hartan familiako zenbait senide Itsas Armada Garaiezinan (1588) hil ziren.

XVII. mendearen hasiera Juan Ortiz de Basurtok Indietako Itsasbiderako galeoien eta baleontzi handien eraikuntzan inbertitu zuen. Bere seme Juan eta hiloba Cristobal Ortiz de Basurtok haren jarduera eta negozioetan jarraitu zutn, bien artean Ternuarako espedizioak ere antolatu zituztelarik.

Kanpo estekak aldatu