Basketo
Basketoa edo masketoa (ባስኬ፟ት, Basəke፟tə) Etiopiako Hegoaldeko Nazioen, Nazionalitateen eta Herrien Eskualdean dagoen Basketoaren Woreda Berezian hitz egiten den hizkuntza afroasiarra da[1]. Basketoz masketo deitzen diote bere hizkuntzari, baina inguruko guztiek basketo deritzote. Bi dialekto ditu: "Doko" eta "Dollo". Basketo herria osatzen dutenek, hizkuntza hrorez gain, melo, oyda, galila eta gofa hizkuntzak ere hitz egin ohi dituzte. Gaur egun 92.600 hiztun inguru ditu.
Basketo | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Hiztunak | 92.600 (2007) |
Hizkuntza sailkapena | |
giza hizkuntza afroasiar hizkuntzak hizkuntza omotikoak iparraldeko hizkuntza omotikoak ometo hizkuntzak | |
Alfabetoa | etiopiar alfabetoa |
Hizkuntza kodeak | |
ISO 639-3 | bst |
Ethnologue | bst |
Glottolog | bask1236 |
IETF | bst |
Endangered Languages Project | 1383 |
Kuxtar hizkuntzen iparraldeko eremuko hizkuntzekin hainbat ezaugarri partekatzen ditu, tartean subjektu-objektu-aditz antolaketa[2], morfema deribatibo ugari eta soinu glotalak.