Bascei-Andoss, euskal mitologiako jainkosa edo jainkoa; Akitania erromatarrraren garaian Pirineo aldean.

Bassique edo Bassioné haranean aurkitu da berari buruzku inskripzioa, erdialdeko Pirinioetan. Bachos toponimoak zer ikusirik izan dezake antzineko dibinitate honeki. Kontutan hartu beharrekoak dira ere erdi aroko Vaxoio eta Baxosium eta beste jainko baten izena; Vaxus. Baliteke biek lotuta egotea.

Ez dago bere ezaugarriei buruzko berririk.

Etimologia aldatu

Zenbait ikerlarientzat, Bernardo Estornes Lasa barne, jainkosaren izenaren lehendabiziko zatia "Bascei" "Baskei" euskaldunekin zer ikusirik izan dezake. Bigarren zatia Andoss emakumezkoa den dibinitate baten seinalea da.

Ikerlari guztiak ez daude ados azken honekin ere, eta "Andoss" hau "andios" edo "handiarekin" lotzen dute.

Beste aldetik esan beharra dago inskripzioa topatutako lekua, Bassione, beste esanhaiaren adierazgarri izan daitekela, Baso edo Basa-rena, basoarekin zer ikusirik izango lukeen dibinitate bat. Basa-acei-Andoss?, zeren eta ezin ahaztu Pirinioetan nahiko zabalduta egon zen beste dibinitate akitaniarraren izena; Aceio edo "Akeio". Baliteke beraz Basa-Aceio-Andoss izenaren aurrean aurkitzea.

Inskripzioak aldatu

"Deo / Bascei A/ndosso / Andox/us / v(otum) s(olvit) l(ibens) m(erito)"

Bibliografia aldatu

  • Enciclopedia General Ilustrada del Pais Vasco, Historia General de Euskal Herria. Argitaletxea, Auñamendi, Zarautz 1978.
  • Julien Sacazeren lanak:
  • Les Anciens dieux des Pyrénées, nomenclature et distribution géographique. Extrait de la Revue de Comminges (Saint-Gaudens), 28p., 1885.
  • Inscriptions antiques des Pyrénées. Hitzaurrea M. Albert Lebèguek eginda. Tolosa, XII-576p. (Bibliothèque méridionale. 2e série,1892. ; 2). Berrargitalpena fakzimilean, Tolosa, ESPER, 1990.
  • Inscriptions antiques du Couserans. Tolosa, 28p., 1892. Berrargitalpena fakzimilean, Nîmes, C. Lacour, 2001.

Kanpo estekak aldatu