Basalto plataformak edo trappak munduko laba-erupzio handienak dira, 2000 metro kubiko baino gehiagoko eremuak betetzen dituztenak geologikoki epe laburrean (<1Ma). Erupzio bolkaniko handi baten edota erupzio segida batzuen ondorioz; lur estentsio handiak laba bolkanikoz estaltzen duen prozesuaren ondorioa da. Probintzia igneo handien parte da eta lurrean nahiz itsaso hondoan sortu daitezke.

Basalto plataformak, adibidez Indiako Deccan eskualdekoak, askotan trappa ere deitzen dira, hauek erakusten duten morfologia esanguratsuagatik. Trappa hitza Suediako trappa hitzetik dator eta “eskailera” esan nahi du. Rampinok eta Stotherek hainbat basalto-plataforma aurkitu zituzten, baina gaur egun beste hainbat ezagutu dira, Ontong Java Plateau-koa adibidez. Egitura igneo handi hauek munduko bost suntsipen nagusiekin erlazionatu izan dira.

Sorrera aldatu

Basalto plataformak, mantuko luma gorakor bat litosferara iristen denean sortzen dira. Ikertzaileen arabera, litosferara iristen den mantuaren zati hori, aberatsagoa da elementu arinagoetan eta beroagoetan, inguruko mantua baino. Lumako materialak gora egiten duen heinean, materialen fusio partziala ematen da. Sortu berri den magma hori, litosfera zeharkatu eta erupzioak eragiten ditu, lurrazalaren gainean laba basaltikozko jario handiak sortuz.

Basalto plataformak denbora geologiko laburrean sortzen dira, litosferara iristen diren mantuko luma gorakorren eragina laburra izaten baita.

Plataforma motak aldatu

Aurkitzen diren eremua, estaltzen duten moduaren arabera bi mota bereizten dira:

  1. Gainazal leunekoak: magmaren desgasifikazo prozesua oso erraz ematen da. Laba fluxuek erreka subterraneoak sortzen dituzte eta fluxu oso handiak gainazalera irits daitezke.
  2. Gainazal kaotikokoak: desgasifikazio prozesua oso zaila da emateko eta gasak harrapatuta geratzen dira. Ondorioz, fluxuak kanpora irtetean gainazala oso irregularra eta hauskorra izaten da.

Eraginak aldatu

Ingurunean eragina daukaten hainbat efektu planteatu dira, horien artean, berotegi efektuaren beroketa SO2 eta CO2 gasen ondorioz eta euri azidoa. Magma basaltikoak oso aberatsak izaten dira azufre disolbatuan. Hauek eragin zuzena izaten dute ozeanoen kimikan, zirkulazioan eta oxigenazioan.

Bibliografia aldatu

  • http://www.geo.mtu.edu/KeweenawGeoheritage/BlackLavas/Flood_Basalts.html
  • https://www.geolsoc.org.uk/flood_basalts_1
  • http://www.insugeo.org.ar/libros/misc_18/14.htm

Kanpo estekak aldatu