Basahatearen kumulua (edo Messier 11, edo M11 edo NGC 6705) Scutum konstelazioko kumulu ireki bat da. Haren itxurazko magnitudea V bandan 6,32 da (iragazki urdina). Gottfried Kirchek aurkitu zuen 1681ean, eta Charles Messierrek bere katalogoan sartu zuen 1764an.

Basahatearen kumulua
Behaketa
Distantzia Lurretik1.877 pc
Itxurazko magnitudea (V)5,8 eta 6,32
Mota espektralaII
Metaltasuna0,16
AurkitzaileaGottfried Kirch
Aurkikuntza-data1681
KonstelazioaScutum (konstelazioa)
Abiadura erradiala31,7 km/s
Igoera zuzena282,7708 °
Deklinazioa−6,27 °
Izendapenak

Kumulu ireki ezagun trinkoenetako eta aberatsenetako bat da: 2.900 izar inguru ditu. Uste da 220 milioi urte inguru dituela. Izar bero urdin eta zuriz osatuta dago, baina baditu horixkak eta laranjak ere.

29,49 km/s-ko abiadura erradiala du; beraz, Lurretik urruntzen ari da 160 km/h-ko abiaduran. Abiadura hori Esne Bidearen gunearen inguruan duen higidura orbitalaren eta Eguzkiaren eta Lurraren berezko abiaduren konbinazioaren ondorioz gertatzen da.

Erreferentziak

aldatu

Kanpo estekak

aldatu