Bartolome Rubia

Espainiako zinegotzi ohia

Bartolome Rubia Muñoz Bartolín (1971) kamioilaria, PP-ko zinegotzi andaluziarra La Carolina herrian izan zen. Garai hartan, 1998an, asmatu zuen ETAk bahitu eta, ondoren, ihes egitea lortu zuela. Dena gezurra izan zen.

Bartolome Rubia

La Carolinako zinegotzi

Bizitza
Jaiotza1971 (52/53 urte)
Herrialdea Espainia
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria eta kamioilaria
Izengoitia(k)Bartolín

Gertakizunak

aldatu

1998ko maiatzaren 28an, Bartolome Rubia Bartolín PP-ko zinegotzi andaluziarrak zabaldu zuen ETAk bahitu zuela. Sona mediatikoa berehalakoa izan zen eta gau hartan, bahitzaileengandik Irunen ihes egitea lortu zuela esanez agertu zen. Ondoren, poliziak La Carolinara eraman zuen eta han herriak txaloen artean jaso zuen. Baina gezurra zen guztia, poliziaren ikerketak berehala ikusi zuenez. Ospe publikoa irabazi nahian esandako gezurragatik, Espainiako Estatu osoan izan zen txiste iturri.[1]

Epaitua Donostiako Epaitegian 270.000 pezetako isuna jarri zion.[2]

Ondoren, politika erabat utzi zuen.[3]

Abestia

aldatu

Hechos contra el Decoro musika-taldeak "Bartolo" kantua eskaini zion, Danza de los nadie musika-diskoan jasota.

Erreferentziak

aldatu

Kanpo estekak

aldatu