Barrukoa kanpoan
Barrukoa kanpoan (katalanez: 'Interior a l'aire lliure') Ramon Casas i Carbó margolari katalanaren lan ezaguna da, 1892an egina. Egun Carmen Thyssen-Bornemisza Fundazioan dago.
Barrukoa kanpoan (Interior a l'aire lliure) | |
---|---|
Jatorria | |
Sortzailea(k) | Ramon Casas |
Sorrera-urtea | 1892 |
Mugimendua | modernismo katalana |
Ezaugarriak | |
Materiala(k) | olio-pintura eta Margo-oihala |
Dimentsioak | 161 () × 121 () cm |
Egile-eskubideak | jabetza publiko |
Kokapena | |
Lekua | Kataluniako Arte Museo Nazionala |
Bilduma | Kataluniako Arte Museo Nazionala |
Inbentarioa | 212857-000 |
Azterketa
aldatuMargolanak Casasen etxeko irudi bat jasotzen du. Garai hartan Casas familiak Nou de sant Francesc kalean bizi zen, Bartzelonako Alde Zaharrean. Irudian bere arreba Elisa eta Eduardo Nieto senarra etxearen kanpo aldean kafea hartzen. Obra argiaren kontrasteen gainean egin zuenː haien gainean dauden eguzki oihalei esker bikotea iluntasunean dagoen bitartean, lorategian arratsaldeko lehenengo orduetako argia dakusagu. Giro lasaia da eta koinatua, haren aulkian erlaxatuta, begiak itxita ditu. Margolan honekin Ramon Casasek Kataluniako burgesiaren bizimodua erakusten du.
Bibliografia
aldatu- Doñate, Mercè; Mendoza, Cristina: Ramon Casas. El pintor del modernismo. MNAC. 2001. ISBN 84-8043-077-X
Kanpo estekak
aldatu- (Gaztelaniaz)ːLanari buruzko komentarioa.