Barnezine kulturaren inguruko informazioa eta iritziak eskaintzen zituen euskarazko blog itxurako webgunea zen. Ikus-entzunezkoak, musika, literatura eta artearen ingurukoak ziren bere edukiak.

HistoriaAldatu

2014ko martxoan jarri zuten abian, aurretik Eremulauak proiektuan parte hartu edo lagundu zuten bi lagunek. Sustatzaileen hitzetan bilatzen zuten gauza bakarra beraien ezinegonak ateratzea eta gustatzen zitzaien buruz idaztea zen. Hala ere, hasieran asmoa Eremulauak blogaren edukia berreskuratzea zen, berriz sarean mundu guztiarentzat eskuragarri egon zedin.

Kanpo estekakAldatu