Barbenheimer Interneteko fenomeno eta memea izan zen 2023an, Barbie eta Oppenheimer filmak aldi berean estreinatzean gertatu baitzen: terminoa bien arteko portmanteaua da.

Barbenheimer
Jatorria
Sorrera-urtea2023
Honen izena daramaBarbie (filma) eta Oppenheimer
Ezaugarriak
Argumentu nagusiaBarbie (filma)a, Oppenheimerra eta double feature (en) Itzuli

Bi ekoizpenen arteko kontraprogramazio asmoak egon ziren ekoiztetxeen artean, baina azkenean, lehia posiblearen gainetik, bi filmen arteko lotura kulturalak asmatu zituzten zinezaleek modu ludikoan.[1]

Ustez gai eta publiko antagonikoak dituzte Greta Gerwigek zuzendutako Barbie komedia fantastikoak (modako panpina homonimoari buruzkoa) eta Christopher Nolanek idatzi eta zuzendutako Oppenheimer thriller biografikoak (J. Robert Oppenheimer fisikariari buruzkoa da: Manhattan proiektuaren zuzendaria izan zen, lehen bonba atomikoa sortzeko ahaleginean).

Hala ere, umore beltzak eta memeen logikak loturak erraz aurkitu zizkien: "Bi filmotako batek begirada zorrotza zuzentzen dio mundua betiko aldatu zuen asmakizun polemiko bati. Beste filma Oppenheimer da", idatzi zuten Mashable agerkarian, eta meme askotan ere antzekoak errepikatu ziren.[2]

Erreferentziak aldatu

  1. Jaworski, Michelle. (2023-06-29). «Barbenheimer is the cinematic meme of the summer» The Daily Dot.
  2. (Ingelesez) Puchko, Kristy. (2023-07-21). «Barbenheimer shocker: What 'Barbie' and 'Oppenheimer' have in common» Mashable (Noiz kontsultatua: 2023-09-17).

Kanpo estekak aldatu