Barbara Aiello (Pittsburgh, 1947ko azaroaren 6a) italo-estatubatuar errabinoa da, Italiako lehen emakume errabino izateagatik ezaguna, baita Italiako lehen errabino ez-ortodoxo ere[1].

Barbara Aiello
Bizitza
JaiotzaPittsburgh1947ko azaroaren 6a (76 urte)
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Talde etnikoaItalo-estatubatuarra
Hezkuntza
HeziketaGeorge Washington University (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
italiera
Jarduerak
Jarduerakerrabinoa
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioajudaismoa

Bizitza

aldatu

Italiar judu jatorriko familia batean jaio zen Pittsburghen (Pennsylvania). Nerabezaroan bere arbaso juduei buruz ikasi zuen. 1975ean, 28 urte zituela, Calabria bisitatu zuen lehen aldiz. Rabbinical Seminary Internationalen ikasi zuen, eta 51 urte zituela errabino ordenatu zuten[2].

2005ean Siziliako lehen seder antolatu zuen 1492tik, juduak kanporatu zituztenetik[3]. 2006an Calabriako Kultur Zentro Judua sortu zuen Lamezia Termen, eta 2007an Ner Tamid del Sud, Сalabrian jardun dagoen lehen sinagoga azken 500 urtetan[2][4][5].

Horrez gain, Kids on the Block txotxongilo taldea sortu zuen 1977an. Ahalegin aitzindaria izan zen desgaitasuna duten haurrak eskola-sisteman eta gizartean sartzen eta haienganako jarrera positiboak garatzen laguntzeko[2].

Erreferentziak

aldatu
  1. (Ingelesez) Tabachnick, Tony. «Pittsburgher is Italy’s first female rabbi» The Jewish Chronicle 2011-01-20 jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2015-12-10) (Noiz kontsultatua: 2024-06-17).
  2. a b c (Ingelesez) Wiener, Robert. «Italian-Americans seek to discover Jewish roots» New Jersey Jewish News 2009-03-12 jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2017-05-21) (Noiz kontsultatua: 2024-06-17).
  3. (Ingelesez) Ioffee, Karina. «Italy’s Only Female Rabbi Digs Up the Country’s Hidden Jewish Roots» Tablet 2014-02-21 (Noiz kontsultatua: 2024-06-17).
  4. (Ingelesez) Weissman, Sara. «Italy’s First Woman Rabbi Searches Out Calabria’s Hidden Jews» Forward 2015-08-17 (Noiz kontsultatua: 2024-06-17).
  5. (Italieraz) Prisco, Francesco. «Terra Promessa sui monti calabresi» Il Sole 24 ORE 2012-08-22 (Noiz kontsultatua: 2018-02-01).

Kanpo estekak

aldatu