Baloi estratosferikoa edo globo estratosferikoa estratosferara bidaltzen den eskifaia gabeko baloia da, oro har hidrogenoz edo helioz puztua. Baloi horiek 18 kilometrotik 37ra bitarteko altuera hartu ohi dute, baina 2002an jaurtitako BU60-1 baloia 53 kilometroko altueraraino igo zen.[1]

Baloi estratosferiko baten jaurtiketa.

Bi motatako baloi estratosferiko daude: baloi estratosferiko irekiak eta presurizatutako baloi estratosferikoak.

Baloi estratosferikorik ohikoenak globo meteorologikoak dira. Gaur egungo globoek gailu elektronikoak daramatzate, besteak beste: irrati-transmisoreak, kamerak eta satelite bidezko nabigazio sistemak, esate baterako GPSa.

Baloi hauek espazio hurbil izeneko eremura bidaltzen dira, non Lurraren atmosferak oso aire gutxi duen.

Erreferentziak aldatu

  1. (Ingelesez) Institute of Space and Astronautical Science, JAXA. «Research on Balloon to Float over 50km Altitude» (Noiz kontsultatua: 2014-07-10).

Kanpo estekak aldatu