Balkan Paradise Orchestra

Balkan Paradise Orchestra edo BPO musika talde kataluniarra da, 2015ean Bartzelonan sortu zena. Emakumezko 11 musikarik osatzen duten fanfarrea da[1].

Balkan Paradise Orchestra
Datuak
JatorriaBartzelona
Musika motaherri-kanta eta music of the Balkans (en) Itzuli
Urteak2015
bpo.cat…

Historia aldatu

Olívia Casas, Alba Ramírez eta Eva Garín musikariek sortu zuten. Hiruak ere musika balkandarraren zaleak ziren eta proiektuaren ingurura hainbat lagun erakarri zituzten. 2017an Mediterraneoko Soinuen lehiaketa eta Haizetara kale musika lehiaketa irabazi zituzten[2] eta haien aurreneko diskoa argitaratu ahal izan zuten, K'ataka. Kataluniatik kanpo kontzertuak ematen hasi ziren, Gasteizen, Eskozian, Hungarian...[3]

2020an bigarren diskoa atera zuten, Odissea.

Partaideak aldatu

  • Alba Careta, tronpeta
  • Olivia Casas, tuba
  • Maria Cofan, tronboia
  • Eli Fàbregas, perkusioa
  • Berta Gala, tronpeta
  • Eva Garín, klarinetea
  • Mila González, tronpeta
  • Laura Lacueva, klarinetea
  • Núria Perich, bateria
  • Maria Puertas, tuba
  • Alba Ramírez, tronpa

Diskografia aldatu

  • K'ataka (Mikroskopi, 2018)
  • Odissea (Calaverita Records, 2020)

Erreferentziak aldatu

  1. (Katalanez) Enderrock.cat. «Balkan Paradise Orchestra: «Vam sorgir de les ganes de fer una fanfara balcànica» | Enderrock.cat» www.enderrock.cat (Noiz kontsultatua: 2021-10-11).
  2. (Gaztelaniaz) «Balkan Paradise Orchestra | Segell Microscopi» Microscopi (Noiz kontsultatua: 2021-10-11).
  3. (Katalanez) Enderrock.cat. «Un paradís balcànic amb seu a Barcelona | Enderrock.cat» www.enderrock.cat (Noiz kontsultatua: 2021-10-11).

Kanpo estekak aldatu