Debaluazio

Baliogutxitze» orritik birbideratua)

Debaluazioa edo balio-gutxitzea diru batek atzerriko diru batekiko duen balio nominalaren galera da. Diru baten debaluazioak zergati asko izan ditzake, hauen artean bertako diru baten eskaera falta edo atzerriko diruarekiko eskaera handiagoa. Hori bertako ekonomiaren konfiantza faltaren ondorioz gerta liteke. Debaluazioaren aurkako prozesuari errebaluazioa deritzo.

Merkataritza librea duen sistema batean, hau da, banku zentralaren parte-hartzerik ez dagoenean edo apenas dagoenean, debaluazioa balio-galtze gisa ezagutzen da.

Herrialdeetako monetak balio bat adierazten du, balio hau herrialdearen aberastasunarekin erlazionatzen du. Diru batek ez du berez balio erreal bat, baizik eta adierazgarria da soilik eta herrialdeak diru gehiago jaulki edota bere aberastasunarekin babestu dezakeen baino balio handiagoa emanez gero, balio horien doikuntzak egin beharko dira.

Adibidez: Norbaitek dauzkan ondasun guztiak (demagun horiek direla dauden ondasun bakarrak) 100 euroan balioztatuko balira, 1 euroko 100 txanpon jaulki litezke ondasun horien adierazpen gisa; baina une jakin batean dagoen ondasun kopurua handitu gabe 1 euroko 100 txanpon gehiago jaulkitzen badira (orain 200 euro izango dira guztira), zirkulatzen ari diren txanponek ez dute ondasun horien balio erreala adierazten, eta horren ondorioz hiru aukera existitzen dira.

  1. Jada existitzen diren ondasunei aldakuntzak egin bere balioa 200 eurora handiagotzeko.
  2. Zirkulaziotik 1 euroko 100 txanpon kendu.
  3. Balio (erreal) txikiagoa eman txanponari (50 zentimo). Hauxe da zehatz-mehatz diru bat debaluatzea.

Txanpon gehiago jaulkitzearen arrazoia, aberastasun handiagoaren beharra zen, beraz lehenengo aukera baztertzen da ez baitzegoen non inbertitu.

Zirkulazioan 200 txanpon baldin badaude, oso zaila da txanpon horiek dituztenei txanpon horiek itzultzeko esatea ezer ezen truke. Beraz, errazena diru hori debaluatzea izango da.

Kanpo estekak

aldatu