Bakardadearen Gotorlekua

Bakardadearen Gotorlekua, Supermanen noiz behinkako egoitza nagusia da DC Comicsen. Honen aurrekoa "Supermanen Gotorleku Sekretua", lehen aldiz, Superman komikiaren 17. alean agertu zen, non, Metropolisen kanpoaldean dagoen mendi batean eraikia zegoela esaten zen. Hala ere, Gotorlekuaren sarrera formala "Supermanen Gotorlekurako Supergiltza"n izan zen, 1958ko ekainean argitaratu zen Action Comicsen 241. alean.

Tradizionalki, Bakardadearen Gotorlekua Artikoan kokatzen da, Supermanen bertsio berrienetan, gotorlekua, Antartidan, Andeetan edo Amazonas ibaian kokatu duten arren.

Supermanen munduan, jende gehienak, oso modu mugatuan eta ez oso argian du Gotorlekuaren berri, bere kokapena sekretupean gordetzen baita guztientzat, Supermanen lagun minentzat eta aliatuentzat izan ezik (Lois Lane, Batman...)

Gotorlekuaren berezitasun bat, Supermanen guraso biologikoak ziren Lara eta Jor-Elen estatua bat duela da, Kripton planetaren globo bat eusten ari dena. Eta, Superman gotorlekuan bizitzen ari den arren, bere bizitoki nagusia oraindik Metropolisen dago.

Gotorlekuaren izena eta jatorrizko kokapena, beharbada, Doc Savageen Bakardadearen Gotorlekuan inspiratuak daude.

Bakardadearen Gotorlekua, denboraren igaroan, asko aldatzen joan da. Bere lehen istorioetan, egoitza nagusi erraldoi eta koloretsu bat da, superheroi tresnez, argizari museoez, desagertzear dauden espazioko espezieen zoo batez, sariz eta, adibidez, super-robotak sortzen ziren laborategi zientifiko batez betea. Gainera, mendi baten tontorrean zegoen giltza hori handi batekin irekitzen zen, bakarrik superindarra zuen norbaitek altxatu eta atea irekitzeko moduan. Krisia Amaigabeko Lurretan izan ondoren, Gotorlekua, goitik behera aldatu zen. Hasteko, supergiltza desagertu egin zen eta bere itxura, John Byrnek sortutako Kriptonen diseinu berrira egokitu zen. Baina Gotorlekuaren ezaugarriak aldatzen joan ziren marrazkilari eta gidoilariaren arabera. Adibidez, batzuetan, argizari museoa bazegoen, eta besteetan ez, eta Gotorlekuaren itxura ez zen berdina. 1990eko hamarkadan, beste bira bat eman zitzaion, Gotorlekua, tamaina mugagabeko poltsikoko unibertso batean zegoenaren xehetasuna gehituz. Garai honetan, Supermanek, noizbait aldatu zuen bere egoitza nagusiaren kokapena, ezagunena Amazonasekoa izaki, azkenik, utzi egin behar izan zuena, mundu guztiak non zegoen bazekiela ikusi zuenean. Urte bete beranduagoko Supermanek, gotorleku berri bat du, Richard Donnerren Superman pelikulan inspiratua. Filmean bezala, gotorlekua eraikia dago, eta kristal zuri bitxi batzuei esker funtzionatzen du, benetan, bere kabuz kudeatu, euren tamaina aldatu eta inguratzen dituzten mineralen ezaugarriak jasotzeko gaitasuna duten kriptondar ordenagailu indartsuak direnak, honela, nahi erara alda daitezkeen egitura erraldoiak eratuz. Gotorleku berri honek, pelikuletan bezala, Supermanen aita den Jor-Elen simulazio birtual bat du, buru holografiko handi bat bezala agertu eta aholkulari bezala lan egiten duena.

Smallville estatubatuar telesailean, gotorlekua, jakinduriaren 3 harriak elkartuz sortzen da. Lehen aldiz, laugarren denboraldiko azken atalean agertzen da. Aurrerantzean, sakonago ikusten da nolakoa den, baita bere historia ere.

Kanpo estekak aldatu