Baimen informatua[1] pertsona batek edo bere legezko erantzuleak emandako baimena da, prozedura tekniko edo diagnostiko jakin batzuek egitekoa. Baimen informatua kasuan kasuko prozedurari buruzko informazio egokia jaso ondoren ematen da.[2]

Subjektu batek azterketa kliniko jakin batean parte hartzeko erabakia bere borondatez baieztatzeko prozesua da, erabaki hori hartzeko garrantzitsuak diren azterlanaren alderdi guztien berri behar bezala izan ondoren egiten dena. Baimen informatua dagokion agiri sinatuaren eta datatuaren bidez dokumentatzen da.[3] Kasu batzuetan, mediku baten azterketa fisikoan adibidez, adostasuna tazitua eta ulertua da.

Zenbait egoeratan, baimen informatuaren salbuespenak daude. Kasurik ohikoenak larrialdi medikoak dira, non berehalako arreta medikoa behar den kalte larriak edo itzulezinak prebenitzeko, baita egitezko ezintasunagatik edo ezintasun biologikoagatik subjektua azterketa edo tratamendu baterako baimena emateko edo ukatzeko gai ez den kasuetan ere.

Erreferentziak aldatu

  1. Euskalterm: [Hiztegi terminologikoa] [2008] eta [Hiesa Hiztegia] [2016]
  2. Euskalterm: [Bioetika Hiztegia] [2016]
  3. Euskalterm: [Saiakuntza Klinikoak Hiztegia] [2020]

Kanpo estekak aldatu