Segurtasun kopia edo babeskopia egitea sistema baten informazioa baliabide erauzkor batean gordetzeari (toki seguru batean gorde ahal izateko) deritzo. Kopiak zerbitzari nahiz ordenagailu pertsonaletan egin daitezke. Baliabide-mota desberdinak existitzen dira: kanpoko disko gogorra, CD-ROM grabagarria, zinta magnetikoa (DAT), disko ZIP, JAZ edo magnetiko optikoak. Segurtasun-kopia hainbat modutan egin daiteke: bakarrik datu-basearena, posta eletronikoa, zerbitzari edo sistema eragileko fitxategiak.

Galera posibleen aurrean sistema informatiko batek berreskuratze-kapazitatea izatea da kopien helburu nagusia, batez ere enpresentzat oso garrantzitsu den arazoa. Badira enpresak segurtasun-istripu baten ondoren sistemaren aurreko egoera berreskuratzeko aukera ez izateagatik desagertu direla.

Gehienetan segurtasun-kopiak zinta-magnetikoetan egiten dira, eta lan-eskalaren arabera baliabidea aukeratuko da.

Sistemaren segurtasun-kopiak hondamendi baten ondoren sistema informatikoa berriz abiatzea dute eginkizun nagusiena, non sotware oinarria eta sotware aplikazio fitxategiak barneratuko diren. Datuen segurtasun-kopiak, azken finean garrantzizkoenak, gertaera baten ondorioz galdutako datuak berreskuratzeko kapazitatea mantentzea dute helburu.

Interneten bidez babes-kopiak egitea ere poliki-poliki zabaltzen ari da. Metodo honen bitartez, Interneten dagoen ordenagailu bati bidaltzen zaizkio datuak, eta segurtasun-kopia baten moduan konprimitu eta biltegiratuak geratuko dira. Prozedura hau lehen aldiz mantsoa gertatzen da, sareko PC-ra datu guztiak igo behar baitira. Bere abantailak intranet-en zerbitzaria izatea beharrezko ez dela eta “backup”-a jaisten denean bakarrik egin diren aldaketak lortzen direla dira.

Babes-kopien teknologiak aldatu

Babes-kopien teknologiak babestuko diren datuen garrantziaren arabera desberdinak izango dira. Beraz, oreka mantenduko da:

  • Maneiatuko diren datuen bolumenaren artean.
  • Biltegiratze-baliabideen kostu ekonomikoaren artean.
  • Konponbidearen eragingarritasuna kopia egiteko berreskuratze eta denboraren artean.

Horrela, osagarri diren bi ebazpide existitzen dira.

Linean dauden kopiak (sinkrono edo asinkronoak) aldatu

Linea-kopiak oinarrizko biltegiratze azpiegitura bigarren mailako azpiegitura batean kopiatzean datza. Hau da, oinarrizko korporatibo disko gehienetan babes-zentro batean izaten dira. Kalteturiko datuak bigarren mailako azpiegituran kopiatzen dira berehala, oinarrizko azpiegituran sortu edo aldatzerakoan.

Irtenbiderik garestiena da, errendimendu altuko disko magnetikoak erabiltzen ditu eta. Hala ere, datuen berreskurapena berehalakoa da. Kostuen artean oreka handiagoa lortzeko “bigarren mailako biltegiratzea” moldatzeko aukera dago disko merkeak erabiliz (ATA edo SATA). Zaharrago edo gutxiago erabiltzen diren datuak maila honetan mugitzen dira, horrela garestiago diren diskoen espazioa askatzeko.

Lineaz kanpoko kopiak (backup) aldatu

Trukagarri diren biltegiratze-baliabideetan kalteturiko datuak bikoiztean datza. Gehienetan zinta magnetikoak erabiltzen dira, baina baita ere CD-ROM, DVD edo WORM-ak. Baliabide hauen ezaugarria erabili aurretik irakurle batean fisikoki muntatu beharra da.

Irtenbide merkea den arren, berreskuratze-mekanismo mantsoa dela esatea dago, datuak baliabide fisikoan bilatu, irakurle batean fisikoki muntatu eta berreskuratu behar baita. Korporatibo disko baten aurrean transferentzia-abiadura txikiagoa da.

Lineaz kanpoko babes-kopien eragingarritasuna aldatu

Argi dagoenez, babes-kopiak funtsezko datuak aldakorrak ez direnean edo egoera finko batean daudenean egingo dira. Hori dela eta, beharrezkoa da erabiltzen dituzten aplikazioak amaitzen itxarotea, askotan lanegun amaieran.

Beste alde batetik, babes-kopiak transferentzia-abiadura mugatua du. Zenbat eta datuen bolumena handiago izan, orduan eta denbora gehiago behar da kopien sorkuntzarako.

Babes-kopiak egiteko aukera ematen duen ordutarteari “backup leihoa” deritzo, eta politika eta kopien estrategien muga suposatzen du. Kopia egiteko tartea kopia-leihoaren barne mantentzeko aukera desberdinak daude:

  • Kopiatu beharreko datuen bolumena murriztea. Gehienetan, bakarrik aurreko kopiatik aldaketa somatu duten datuen kopiak egiten.
  • Backup-leihoa artifizialki handituz. Korporatibo disko kabinetan datuen “izoztutako kopiak” “(snapshot)” egitea “copy on write” estrategiari esker. Babesentzako dispositiboak gezurrezko kopia batekin lan egiten duten bitartean aplikazioak datu errealekin egiten dute.
  • Transferentzia-abiadura handiagoa duten dispositiboak erabiltzea teknologia hobetuz doan neurrian.
  • Linea-kopiak eta lineaz kanpoko kopien konbinazioa.

Babes-kopien politikak (lineatik kanpo) aldatu

Lineaz kanpo biltegiratze-baliabideak erabiltzen direnean hiru politika existitzen dira:

  • "Kopia totala": Funtsezko datuen kopia osoa egitean datza. Backup-leihoa eta biltegiratze espazio gehiago eskatzen du.
  • "Kopia diferentziala": Aurreko kopia kontsideratuz aldatu diren datuen kopia egitea adierazten du. Backup-leihoa eta biltegiratze-espazio gutxiago eskatzen du. Kopia-diferentziala gauzatzeko oinarritzen den aurreko kopia osoa erabiltzea beharrezkoa da. Beraz, diferentzialak denbora gehiago behar du.
  • "Kopia inkrementala": Aurreko kopia inkremental bat edo, existitzen ez bada, kopia osoarekiko aldatu diren datuen kopia egitea, baina ez ditu aurreko kopiak deuseztatzen. Kopia inkrementala berreskuratzeko beharrezkoa da lehenengo kopia osoa berreskuratu eta ondoren inkrementalak berreskuratzea, ordena kronologikoa jarraituz. Kopia inkrementalen bat galduz gero, datu originalekiko ezingo da kopia zehatza berreskuratu.

SAN sareetan Backup-leihoa handitzen aldatu

Bi parametro baldintzatzen dute backup-leihoa: ordutartea eta sare korporatiboetan erabilgarri den banda-zabalera. Banda-zabalera garrantzizkoa da bi arrazoiengatik:

  • Zenbat eta banda zabalagoa izan, orduan eta azkarragoa izango da datu-transferentzia.
  • Ez da zentzuzkoa zerbitzari bakoitzari kopia dispositibo bat esleitzea. Beraz, sare lokaletik dispositiboa duen zerbitzariraino datuak mugitzea ezinbestekoa da. Eremu lokaleko sareak 100 Mbyte/seg-an mugitzen dira. Onuragarria izango litzateke sare hori erabiltzea sare orokorretan. Horretarako, beharrezkoa da zerbitzari guztiak biltegiratze sare bakarrera konektatzea. Hurrengo babes-kopia teknikak SAN sareetan erabil daitezke:

"Lan-free kopia (sare lokalik gabe) aldatu

Teknika honek kopiarentzat hurrengo datu-fluxua izango du:

  • SAN sarearen bidez datuak disko kabinatik zerbitzarira mugitzen dira.
  • Zerbitzariak kopia prozesatzen du.
  • Kopia zerbitzaritik kopiaren dispositibora igaroko da, SAN sarean egongo dena, edo zuzenean zerbitzarian konektatua (adibidez, SCSI bidez).

Eta honako baldintzak betetzen dira:

  • Datuak ez dira helburu orokorreko sare lokaletik igaroko.
  • Datuak edozein diskotik etor daitezke, eta beraz, edozein aplikazio edo sistematik.
  • Datuak SAN abiaduran transmititzen dira.
  • Backup-leihoan beharrezkoa da zerbitzari bat edukitzea kopia lanak egiten.

Zerbitzaria, kopia egiten hasi aurretik, kopiatu beharreko bolumen logikoaren argazkia (snapshot) programatzen du. Disko kabinak fitxategien esleipen taularen kopia sortzen du eta copy-on-write moduan adierazten du. Horrela, zerbitzariak bolumenaren izoztutako kopiarekin lan egingo du, aplikazioak bere kopiarekin lanean jarraitzen duen bitartean. Hau dela eta backup-leihoa 24 ordura luzatuko da. Dena den, leihoa mugatua izango da, datuak mugitzeko zerbitzariaren kapazitatearekiko. Gainera, zerbitzari honek lanorduan beste zereginak izango ditu. Hau da, praktikan, arrazoi eragileengatik backup-leihoa ez da 24 ordukoa izango.

Serverless kopia (zerbitzaririk gabe) aldatu

Zerbitzaririk gabeko kopia modalitatea aurrekoaren berdina da, baina zerbitzariaren eragozpenak desagerraraziz. Datu-fluxua honakoa da : datuak korporatibo diskotik kopia dispositibora (biltegiratze sarera konektatua egotea nahitaezkoa da)zuzenean transferituko dira, eta ez du zerbitzariaren beharrik edukiko. Beraz, honek disko kabinak eta biltegiratze inteligenteak exigitzen du, datuak zuzenean transferitzeko alegia. Sotwarearen bidez, disko kabinak programatuko dira, kopiatu beharreko bolumenak eta jomuga aukeratzeko.

Lineaz kanpoko kopia dispositiboak aldatu

Gehien hedatu diren mota honetako dispositiboak zinta magnetikoak izan dira, zinta unitatea sinpleena izanik. Zerbitzariaren badia batean ezartzen da, beste dispositibo baten moduan jokatuz. Dispositibo honen desabantaila zintan bakarrik irakurri eta idatzi aldi batean egin daitekela da. Kopia batek zinta bat baino gehiago behar izanez gero, aldatu daitezke eskuz.

 
DLT motako zinta unitatea

Muga hauek gainditzeko zinta robotak ezagurtarazi dira, silo edo libutegiak zinten izenez ere ezagunak. Dispositibo hauek aho bat baino gehiago izaten dute zintak grabatu edo irakurri ahal izateko (gehienetan bi aho beharrezko dira). Zentzu horretan zinta unitate moduan funtzionatzen dute. Hala ere, beso robotikoa ere badute, zintak ahotik apalategi batzuetara mugiarazteko. Horrela, zinta aldaketa automatikoa da. Beso robotikoa zintak identifikatzeko gai da, barra-kode irakurle baten laguntzaz, eta zintak eta hauen edukiak katalagotuak egongo dira. Honek berreskuratzeko garaian kopien kokapena bilatzen erraztuko du.



Zinta robotak premiaren arabera tamaina desberdinekoa izango da. Robot txikiena rack batean muntatu daiteke eta hamarka zinta maneiatu. Robot handiena, ordea, gela oso bat bete dezake eta ehunaka zinta. Backup-leihoa haunditzea beharrezkoa den kasuetan liburutegi birtual zintak existitzen dira.Hauek errendimendu baxuko disko magnetikoak dira non hamarka zinta unitate moduan jokatzen duten. Baliabide optikoetan oinarrituriko dispositiboak (adibidez CD-ROM edo DVD-ak) zinta magnetikoaren antzekoak dira. Edozein kopiara zuzenean heltzeko abantaila dute, eta ez dute kopia korritu beharrik. Hala ere, ez dira asko zabaldu.







Biltegiratze baliabideak aldatu

Epe luzeko segurtasun-kopiak biltegiratzeko honako baliabideak daude :

  • Baliabide magnetikoak : DAT, DLT eta Ultrium-II zinta magnetikoak, ZIP kartutxoak(zinta magnetikoak baino kapazitate gutxiago dute).
  • Baliabide optiko eta magnetiko-optikoak : DVD-ROM, DVD-RAM, WORM, CD-ROM.

Segurtasun kopia sistema baten ezaugarriak aldatu

Segurtasun kopia sistema bati, fidagarritasunaz gain, honako ezaugarri hauek ere eskatzen zaizkio:

  • Segurtasun-kopia zentralizatzeko gai izatea, bai lan-estazioetan, bai zerbitzarietan, ordenagailuak sareko zein puntutan kokatuak dauden kontuan izan beharrik gabe.
  • Sarean dauden sistema eragile guztien fitxategi formatuen segurtasun-kopia egin ahal izatea.
  • Formatu estandar bat erabili, beharrezkoa izanez gero, kopia software hornitzailez aldatzeko egoeran egon gaitezen.
  • Atzeraka, lehenagoko bertsioekin, bateragarria den kopia-sistema bat izatea; inoiz aurreko bertsioekin egindako segurtasun-kopiak behar badira ere,...
  • Merkatuan dauden segurtasun kopia euskarriak erabiltzeko gai izatea.
  • Erabiltzaileen laguntzarik gabe, programatutako segurtasun-kopiak egiteko gai izatea, horrela, sistemak gutxi erabiltzen diren momentuak erabili ahal izango dira.

Ikus, gainera aldatu

Loturak aldatu

Segurtasun kopia eta biltegiratzean espezializatutako konpainiak

Kanpo estekak aldatu