BOJ
BOJ enpresa, BOJ Global eta BOJ Olañeta izenak darabiltzana, Eibarko burdingintzako lantegi industriala da, etxerako eta sukalderako tresna metalikoak ekoizten dituena.
BOJ | |
---|---|
Datuak | |
Mota | negozioa eta enpresa |
Jarduera sektorea | sukaldeko tresneria |
Agintea | |
Egoitza nagusi | |
Historia | |
Sorrera | 1905 |
webgune ofiziala |
Historia
aldatu1905. urtean sortu zuten enpresa Manuel Barrenetxea, Bernardo Olañeta eta Vicente Juaristi eibartarrek, eta hiruen deituren inizialetik osatu zuten BOJ izena. Eibarko Jardineta auzoan sortu zen enpresa, baina 1940. urtean Matsaria auzora aldatu zen[1].
Metalezko pieza ugari egin izan zituzten lehen urteetan, bereziki intsigniak eta gerrikoen belarriak. 1930eko hamarkadan labana bat patentatu eta beraien produktu bereizgarriena sortu zuten, palanka bikoitzeko kortxo-kentzekoa, David Olañetak diseinatua 1932an[2].
1940tik aurrera, palanka bikoitzekoa ekoizten egin zuten lan bereziki, baina beste hainbat gailu ere bai: bizarra kentzeko makinak, depilatzeko pintzak, sarraila eta giltzarrapoak. 21. mendean, kortxo-kentzeko ugari ekoizteaz gain, eltzeak eta etxerako elektragailuak ere egiten dituzte.
Erreferentziak
aldatu- ↑ «BOJ Olañeta SL fabrikaren 110. urteurrenaren erakusketa Armagintzaren Museoan» Egoibarra.eus (Noiz kontsultatua: 2020-09-25).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Santiago Olañeta: «Tenemos que dar valor a que un producto se fabrique aquí, no fuera»» El Diario Vasco 2015-08-23 (Noiz kontsultatua: 2020-09-25).