Azoreetako itsaslasterra

Azoreetako itsaslasterra Ipar Atlantikoko itsaslaster bat da, ekialdetik hego-ekialdera higitzen dena. Ternuako bankuaren inguruetan sortzen da, han Golkoko itsaslasterra bitan banatzen baita: iparraldeko besoak Ipar Atlantikoko itsaslasterra sortzen du, eta hegoaldeko besoak Azoreetako itsaslasterra.

Azoreetako itsaslasterra hegoalderantz abiatzen da Atlantikoaren erdialdera iritsi arte, eta gero ekialderantz egiten du, Afrikako kostalderantz eta Cadizko golkorantz. Han, itsaslasterraren parte bat Gibraltarko itsasartean sartzen da.

Kanpo estekak aldatu