Azaleko estilo tektoniko

Thin-skinned estilo tektonikoa edo azaleko estilo tektonikoa plaka tektonikoen arteko muga konbergenteetan aurkitzen diren lurraldeetan gara daitekeen eskala handiko deformazio-eredua da. Estilo tektonikoaren ezaugarri nagusia zamalkaduren nagusitasuna da, deformazio gehiena xurgatzen dute eta deformazio-estiloa kontrolatzen dute. Deformazioa lurrazaleko lehendabiziko kilometroetan ematen da, eta oinaldeko-zamalkadura nagusitik (sole fault) behera ez da deformaziorik gertatzen. Estilo tektonikoa bereziki orogenoetako toles eta zamalkadura gerrikoetan ematen da[1].

Thin skinned estilo tektonikoaren adibide bat Pirinioak (Espainia eta Frantzia) inguratzen duten tolesturetan eta zamalkaduren kanpoko eremuetan aurki daitezke.

Perspektiba historikoa aldatu

Alderantzizko failak lurrazalean barneratzen diren zehazteko lehenengo lana Coloradoko Rockie mendietan egin zen. Mendikatean bereiztu ziren “thin-skinned” eta “thick-skinned” estilo tektonikoak, eta ondoren, J. Rogers-ek “Evolution of thought on structure of middle and southern Appalachians” liburuan (19XX) aztertu zituen bi termino horiek Apalacheetan. Thick-skinned estilo tektonikoan zamalkadurak sakonago barneratzen dira eta basamentuan eragina dute ere[2].

Geroztik, estilo tektonikoen deskribapenerako, “thick-skinned” eta “thin-skinned” terminologiaren erabilera hedatu egin zen.

Thin-skinned estilo tektonikoaren adibidea aldatu

Pirinioak aldatu

Hego-Pirinioetako eremua, eremu axialaren estalki sedimentarioa osatzen duten hegoalderanzko bergentziadun Mesozoikoko eta Paleogenoko materialez eratuta dago; eta ipar-Piriniotako failaren eta hego-Pirinioetako aurre-zamalkaduraren artean dago kokatuta. Zamalkadura horiek Triasiko berantiarreko ebaporitak erabiltzen dituzte aldentze-maila gisa eta Ebro lurraldeaurreko arroka Paleogenoen gain kokatzen dira. Pirinioetako orogenoaren hegoaldeko toles eta zamalkadura gerrikoari dagokio eta, batez ere, metamorfismorik gabeko estalki sedimentarioko arrokekin dago eratuta, nahiz eta zenbait xafla zamalkatzaileetan basamentu hertziniarraren txatal batzuk agertu.

Mazizo Iberiarreko eremu Kantabriarra aldatu

Eremu Kanbriarra orogeno Hertziniarrak irudikatzen duen arkuaren gunean kokatzen da, eta ekialderanzko bergentzia duen toles eta zamalkadura gerriko bat da. Eremuaren eskala handiko ezaugarrien arteanbi dira adierazgarrienak: alde batetik, egiturek irudikatzen duten arku geometria; zeinetan arkuaren alde ahurra kanpo-eremuetarantz orientatuta dagoen. Eta bestetik, Karboniferoko metakin sin-orogeniko ugari dituen ondo garatutako “thin-skinned” egitura.

Eremu Kanbriarraren “thin-skinned” eredu estruktural nagusia decollement nagusi batek gobernatzen du. Honek 3-4 km lodi den, Kanbriar eta Siluriar bitarteko sekuentzia sedimentario aurre-tektonikaren oinetik kokaturik dago; behe- eta erdi-Kanbriarreko kareharrietan.

Bibliografia aldatu

Erreferentziak aldatu

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu