Espainiako Auzitegi Gorena

Espainiako indar judiziala menderatzen duen auzitegi nagusia
Auzitegi Gorena» orritik birbideratua)

Auzitegi Gorena Espainiako botere judizialaren organo garrantzitsuena edo gorena da. Egoitza Madrilen du eta agindu guztietan nagusia da, Auzitegi Nazionalaren gainetik.

Espainiako Auzitegi Gorena
Datuak
Izen laburraTS
Motaauzitegi gorena
HerrialdeaEspainia
Agintea
LehendakariaMaría Isabel Perelló Doménech
Egoitza nagusi
Osatuta
Historia
Sorrera1812
webgune ofiziala

Auzitegi Gorena, azken ekinaldikoa da kasu guztietan. Bere erabakiak ezin dira helegitea aurkeztu, eskubideak urratzen ez badira. Espainiako erregeak soilik utzi dezake, Auzitegi Goreneko agindu bat baliorik gabe, Konstituzioak barkamen eskubidea ematen diolako.

Zereginak

aldatu

Bere zereginen artean, alderdi politikoen ilegalizazioen gaiaz, edota ministro edo Gobernuko presidentearen aurkako akusazioak eramaten ditu. Bere azpiko auzitegien helegiteak berrezten edo baliogabetzeaz ere arduratzen da, honek duen azken ekinaldiko nagusitasuna erabiliz.

Espainiako Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiak, Auzitegi Goreneko zereginak ikuskatzen ditu.

Konposaketa

aldatu

Presidente bat eta hainbat magistratuz osatua dago. Hauek, Erregeak aukeratzen ditu Botere Judizialeko Kontseilu Nagusiak gomendatuta.

Bost gelaz osatua dago:

  •  
    Urrats galduen aretoa
    Lehenengoa: Jurisdikzio zibila
  • Bigarrena: Zigor-jurisdikzioa
  • Hirugarrena: Administrazioarekiko jurisdikzioa
  • Laugarrena: Gizarte-jurisdikzioa
  • Bosgarrena: Jurisdikzio militarra

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu