Teknologiaren arloan, autonomia energia iturri independentea duen gailu bat aktibo egon daitekeen denbora da, energia iturria agortu arte. Horrela, gailu elektriko batek, linterna batek adibidez, ordu batzuen autonomia izango du baterien ahalmenaren arabera eta auto batek kilometro kopuru jakin bat egin ahal izango du erregaiaren deposituaren ahalmenaren arabera hornitu gabe. Gailuen autonomian hobekuntzak lor daitezke energia iturriaren ahalmena handituz edo errendimendua handituz eta, beraz, gailuaren kontsumoa murriztuz.

Robotikan, robot autonomoa gizakiaren esku-hartzerik gabe jarduten duena da. Garraiobide batzuetan, adibidez, ibilgailu elektrikoetan, ibilgailu batek beste behin kargatu gabe egin dezakeen denbora adierazteko erabiltzen da.

Informatikan, gailu autonomoa funtzionatzeko ordenagailura konektatu behar ez dena da. Funtzio anitzeko gailu batek funtzio autonomoak izan ditzake:

Hori guztia ordenagailua piztu beharrik izan gabe.

Kanpo estekak

aldatu