Flash memoria
Flash memoria memoria ez hegazkordun informazio biltegi elektroniko bat da, elektroniko ezabatu eta birprogramatu daitekeena.
1984an Toshibak aurkeztua, flash memoria EEPROM memorietatik garatu zen. Bi mota nagusi daude, NAND edo NOR ate logikoen erabilpenaren arabera. Flash memoria gelaxka indibidualen barne ezaugarriak dagozkien ate logikoenen antzerakoak dira.
EPROM memoriak idatzi aurretik guztiz ezabatu behar diren bitartean, NAND motako flash memoriak blokeka idatzi eta irakurri daitezke, bloke hauek normalean gailu osoa baina asko txikiagoak direlarik. NOR motako flash memorietan byte bakarra idatzi daiteke ezabatu dagoen gelaxka batean edo byte bat bakarrik irakurri.
NAND motakoak nagusiki memoria txarteletan, USB memoriatan, egoera solidoko unitateetan -2009 edo beranduago eginikoak- eta antzerako produktuetan erabiltzen dira, biltegi orokor bezala eta datu transferentziak egiteko. NAND edo NOR flash memoriak produktu digital ugaritan kongurazio datuak gordetzeko ere erabiltzen dira askotan; lehenago lan hau EPROM memoriak edo bateria bitartez elikatutako SRAM memoriak erabilita betetzen zen. Flash memorien desabantaila esanguratsu bat bloke espezifiko baten irakurketa/idazketa ziklo kopuru finitua da.
Flash memoria mota bien erabilpen adibideen hartean ordenagailu pertsonalak, PDAk, audio erreproduktore digitalak, argazki-kamera digitalak, telefono mugikorrak, sintetizadoreak, bideo-jokoak, tresna zientifikoak, industriarako robotak, medikuntzarako aparatu elektronikoa, eta abar aurkitu daitzeke. Memoria ez hegazkorrak izateaz gain, flash memoriek atzipen-denbora azkarra daukate, DRAM memoriak bezain azkarra, SRAM edo ROM bezain azkarrak ez badira ere.
Talka mekanikoekiko daukaten erresistentzia dela eta disko gogorak baino egokiagoak dira gailu eramngarrietarako, baita daukaten iraunkortasunagatik, presio altu, tenperatura, urperatzeak eta abar pairatzeko gai direlarik.[1]
Teknikoki flash memoria bat EEPROM memoria mota bat bada ere, "EEPROM" izena espezifikoki ez-flash EEPROM memorientzat erabiltzen da, bloke txikika -edo byteka- ezabatu daitezkeen flash memoriengandik bereizteko. Ezabatzeko zikloak geldoak izaterakoan, flash memoriak ezabatzeko erabiltzen diren bloke tamaina handiek abantaila emoten die ez-flash EEPROM memoriekiko datu kopuru haundiak idazterakoan. 2013an, flash memoriak byteka programagarriak diren EEPROMak baino askoz merkeagoak dira, eta egoera solidoko memoria ez hegazkor kopuru esanguratsu bat behar den sistemetan memoria mota nagusi bilakatu dira.
Erreferentziak
aldatu- ↑ (Ingelesez) South African owners of camera found in sea traced . BBC news, 2010-02-11. (2015eko apirilaren 19an ikusia).
Ikus, gainera
aldatuKanpo estekak
aldatu- (Ingelesez) How Flash Memory Works