Aut'Créatifs irabazteko asmorik gabeko erakunde kanadarra da, autismoaren alde positiboz eta pertsona autisten onarpenaz arduratzen dena[1].

Aut'Créatifs
Datuak
Historia
Sorrera2012

Historia aldatu

Lucila Guerrero argazkilariak, haur autista bat duenak, eta Antoine Ouellette musikagile autista helduak Aut'Créatifs sortu zuten 2012an. Hasieran erakunde honek artista autistak bakarrik batzen zituen, baina gaur egun, hainbat lanbidetako frantses hiztun autistak onartzen ditu: idazleak, blogariak, filosofoak, zientzialariak eta abar[2][3][4]. Talde honetan gizonak zein emakumeak eta laguntza maila ezberdinak dituzten pertsonak daude[5].

2013an, Aut'Créatifs erakundeak pertsona autisten onarpenaren aldeko manifestua argitaratu zuen, eta zabaldu zuen publiko orokorraren, komunikabideen eta hezkuntza eta osasun arloko profesionalen artean[6]. Manifestu honek ekintza bide konkretuak eta eraikitzaileak garatzen eta proposatzen ditu, autismoaren inguruko aurreiritziak eta estereotipoak gainditzeko[7][8]. Gainera, Aut'Créatifsek terminologia-gida bat argitaratu zuen.

Taldeko kideek eskura dituzten komunikazio baliabideak (sare sozialak, webguneak, blogak, hedabideak, erakusketa guneak, azokak) erabiltzen dituzte beren esperientziak partekatzeko edo jarduerak nahiz esku-hartze indibidualak edo kolektiboak publiko orokorrari, elkarteei edo zientzialariei aurkezteko[9][10][11].

Erreferentziak aldatu

  1. (Frantsesez) Ouellette, Antoine. «Autiste, oui, et alors?» MaPresse 2012-04-20 jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2018-03-06) (Noiz kontsultatua: 2024-01-30).
  2. (Frantsesez) «Marie Josée Cordeau» Babelio (Noiz kontsultatua: 2024-01-30).
  3. (Frantsesez) Collard, Claudia. «Stephan Blackburn, philosophe… et autiste militant» L'Écho de Frontenac 2014-05-08 jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2024-01-30) (Noiz kontsultatua: 2024-01-30).
  4. (Frantsesez) «Jessica Laporte et Marie-Josée Cordeau» Neurodiversité jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2018-03-11) (Noiz kontsultatua: 2024-01-30).
  5. (Frantsesez) «L'Inclusion pour Aut'Créatifs» Aut'Créatifs 2015-04-13 (Noiz kontsultatua: 2024-01-30).
  6. (Frantsesez) «Raconter l’autisme autrement – Aut’Créatifs» À la découverte d'un autiste-Mathieu Giroux 2016-10-23 (Noiz kontsultatua: 2024-01-30).
  7. (Frantsesez) «Répertoire québécois des activités de formation» Fédération québécoise de l’autisme jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2022-10-04) (Noiz kontsultatua: 2024-01-30).
  8. (Gaztelaniaz) Martinez-Mendez, Paloma. «Educación para todos, en la diversidad…» Radio Canadá Internacional 2015-10-13 jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2024-01-30) (Noiz kontsultatua: 2024-01-30).
  9. (Frantsesez) Sylvestre, Jocelyne. «Deux conférences et une exposition pour démystifier l'autisme» Le Trait d'Union Outaouais 2014-10-01 jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2022-10-04) (Noiz kontsultatua: 2024-01-30).
  10. (Frantsesez) Martinez-Mendez, Paloma. «« Aimer dans l’imbroglio », l’amour autistique en images» Radio Canada International 2016-10-13 (Noiz kontsultatua: 2024-01-30).
  11. (Frantsesez) Nadeau, Jessica. «Les autistes veulent se faire entendre» Le Devoir 2015-07-17 jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2024-01-30) (Noiz kontsultatua: 2024-01-30).

Kanpo estekak aldatu