Protasi

Aurrekari (logika)» orritik birbideratua)
Artikulu hau logika-terminoari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Aurrekari».

Protasia, baldintza-perpausetan, baldintza adierazten den zatia da. Lehenbiziko zatiari, baldintza jartzen duenari alegia, protasia deitzen zaio, eta baldintzaren ondorioari apodosia.[1] "Hamar mila dolar badituzu, orduan Europara bidaiatu ahal izango duzu" enuntziatu konposatuan, "Hamar mila dolar badituzu" protasia da.[2]

Erreferentziak aldatu

  1. Euskaltzaindia. Protasi. in: Euskaltzaindiaren Hiztegia..
  2. Copi, Irving M.. (2000). Lógica simbólica. (19. argitaraldia) Mexiko Hiria: CECSA ISBN 968-26-0134-7..

Kanpo estekak aldatu


  Artikulu hau filosofiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.