Irrati- edo telebista-programa edo ikuskizun bat publikoari hitz eginez gidatzen duen pertsona da aurkezlea. Hedabideetaz gain, esparru askotan auki daitezke aukerzleak: Ekitaldietan batez ere.

Aukezpen motak

1. Aurkezlea kameren aurrean

2. Aurkezlea ez da agertzen, baina ahotsa darabil

3. Aurkezlea ez da ageri, eta ahotsik ere ez du ipintzen.


Informazioa molde askotara presenta daiteke.

1. 1950eko hamarkadan Bigarren Mundu Gerra amaitu zenean, zerotik hasi zen berriro telebista. Irratirako materiala egiten zuten enpresak merkatu berri horretan sartu ziren buru-belarri. Irudien bereizmena eta normalizazioa izan ziren arazorik handienetakoak: AEBetan 525 lerro mantendu zituzten arren, BBC britainiarrak 405 lerrotan igortzen jarraitu zuen. Europako beste herrialdeek, berriz, 625 lerroen alde egin zuten. Britainia Handian, baina, telebistaren garapena apur bat makalagoa izan zen; 1948an 45.000 hargailu zeuden, 1949an 240.000, 1951n 590.000, 1952an 1,5 milioi, 1957an 6,9 eta 1962an 11,8. Frantziako prozesua are makalagoa izan zen, 1953an 60.000 hargailu besterik ez baitzeuden. Mendebaldeko Europan 1951n hasi ziren emanaldiak; Herbehereetan, Belgikan eta Danimarkan, berriz, 1953an. Austriara, Luxemburgera eta Monakora 1955ean iritsi zen,eta Suedia eta Espainiara 1956an. [1]

Lehenengo emanaldiak

Telebistaren ezarpena, hazkundea eta garapena ulertzen baditugu, hobeto geureganatuko ditugu azken urteetan izan diren aldaketa soziologiko eta politikoak.

1948an, Ameriketako Estatu Batuetan (AEB) eta Britainia Handian baino ez zeuden telebista-emanaldi erregularrak. Hamarkadaren amaieran publizitate-kanpaina handiak egin ziren Europako beste herrialdeetan, hiritarren artean telebista ezagutzera emateko.

Espainiako Estatura nahiko berandu iritsi zen telebista, Europako eta Latinoamerikako beste herrialdeekin alderatuz gero. Administrazioa ez zegoen prestatuta hiritarren bizimodua aldatuko zuen hedabidearen funtzionamendua bere egiteko. TVEren emanaldi erregularrak 1956ko urriaren 28an hasi ziren Madrilerako.

Inprobisazio handia egon zen hainbat gai garrantzitsutan (sarea garatzean, programak finantzatzean eta TVE zuzenbide, enpresa eta lan mailan antolatzean, besteak beste), baina harrigarriena da Estatuan ez zegoela merkatua hornitzeko telebista-lantegirik.

XX. mendearen azken laurdenean

Joaquín Arozamena Saiz (Madril, 1944ko abuztuaren 8a) dugu adibide garbitzat. [2]

Era garaikidean

Internet eta gizonezkoak/andrazkoak agertzea, garrantzitsua da. RT telebista kateak berriztu egin ditu aurkezpen moduak munduan eredu bihurtuz.


  1. «Telebistaren historia laburra - hiru» www.hiru.eus (Noiz kontsultatua: 2020-05-05).
  2. Joaquín Arozamena. 2020-04-19 (Noiz kontsultatua: 2020-05-05).