Augusto C. Sandino nazioarteko aireportua

Nikaraguako nazioarteko aireportu publiko zibil-militar nagusia da, Managuan kokatua

Augusto C. Sandino nazioarteko aireportua (IATA: MGA, ICAO: MGA, FAA LID: MNMG), edo ACS, Nikaraguako nazioarteko aireportu publiko zibil-militar nagusia da, Augusto César Sandino iraultzaile nikaraguarraren izena darama, eta hiriko 6. Barrutian kokatua dago. 1968an Las Mercedeseko Aireportua izendatu zuten. Geroago, Augusto C. Sandino Nazioarteko Aireportua izena hartu zuen, gobernu sandinistan 1980ko hamarkadan. 2001ean, Managuako Nazioarteko Aireportua izena hartu zuen, Arnoldo Alemán presidentearen erabakiz. Bere izena, beste behin leheneratu zuen 2007ko otsailean Daniel Ortega presidenteak. Managuak beste lurreratze pista bat ere badu, Punta Huete aireportuan. Punta Huete hegazkin handiagoentzat diseinatua izan zen. Hala ere, aireportu alternatibo honek ez die zerbitzu ematen aireontzi komertzialei. Aireportua Nazioarteko Aireportuen Enpresa Administratzaileak administratzen du, estatuak administratua, EAAI bezala ezagunagoa.

Augusto C. Sandino nazioarteko aireportua
IATA: MGA • ICAO: MNMG Irudi gehiago
Kokapena
Estatu burujabe Nikaragua
Department of Nicaragua Managuako departamendua
HiriaManagua
Koordenatuak12°08′30″N 86°10′08″W / 12.141667°N 86.168964°W / 12.141667; -86.168964
Map
Altitudea59 m, itsas mailaren gainetik
Historia eta erabilera
Inaugurazioa1968
Izenaren jatorriaAugusto César Sandino
Aireportua
Pistak
Norabidea Materiala Luze Zabal
10/28Asfalto2.442 m45 m
Zerbitzu hiriaManagua
Webgune ofiziala

Lurreratzeko pista 2.442 metro luze da eta 59 metroko altueran dago. 2017an 1.6 milioi bidaiari izan zituen, eta gaur egun bosgarren aireportua da Erdialdeko Amerikan trafikoari dagokionez.


Kanpo estekak aldatu