Atzerako hondeamakina

Lurrean hondeaketak egiteko makina. Gehien bat erabiltzen da, lur mugimenduetarako, edo tutuak, kableak, drenajeak eta bestelakoetarako behar diren ildoak egiteko, eta hala nola, eraikuntzak asentatzeko behar diren lurrak prestatzeko.

Atzerako hondeamakina (ingelesez: backhoe) indusketak egiteko erabiltzen den eraikuntzako makina da. Hondeamakinaren aldaera bat da da eta ez da harekin nahastu behar.

JCB etxeko 3CX atzerako hondeamakina baten ikuspegia.

Hondeamakinarekin alderatuta, atzeko aldean ere pala bat du.

Atzerako hondeamakinak lurrak mugitzeko erabili ohi da, baina beste hainbat lanetarako ere erabiltzen da, esaterako, orubeetan arrapalak sortzeko, eraikinaren zimendu azpiko lurrak prestatzeko eta zangak egiteko (hoditeriak, kableatuak, drainadurak eta abar).

Txasisa kate edo pneumatikoen gainean muntatuta egon daiteke; azken kasu honetan katu hidraulikoak izaten ditu makina lurrean finkatzeko.

Atzerako hondeamakina, hondeamakina ez bezala, lurrak mugitzeko lanetan goitik behera egiten du lan eta aurreko aldetik makinarantz, hain zuzen ere hortik datorkio izena.

Kanpo estekakAldatu