Atzeraispilu

Atzeraispilua edo ispilua ibilgailuan atzealderantz eta alboetarantz ikustea ahalbidetzen duen ispilua da; periskopioa eta antzeko gailu konplexuak ez dira halakotzat hartzen.[1] Kanpoko eta barruko ispiluak daude. Normalean, kanpoko ispiluak leihoen alde banatan izaten dira eta ibilgailuaren ezkerretik edo eskuinetik atzerantz begiratzea ahalbidetzen dute. Barneko ispiluak zuzenean ibilgailuaren atzeko ikuspegia eskeintzen du.

Barneko atzeraispilu bat.

Ibilgailu askotan erabiltzen dira atzeraispiluak, autoetan, motoetan, bizikletetan, kamioietan... esaterako. Askotan, gainera, legez ukan behar dituzte ispiluok, errepidean ibiliko badira. Zenbait ibilgailuk ez dute barneko ispilurik.

HistoriaAldatu

Atzeraispiluen lehen aipamenak XX. mende hasierakoak dira. 1906an The Automobile astekariak gidatzeko laguntza gisa ispiluen erabilera eztabaidatzen zuen artikulua kaleratu zuen, eta urte berean Henri Cain frantziarrak dispositif de miroir avertisseur pour automobiles (autoentzako ispiludun gailu ohartarazlea) izeneko asmakuntza patentatu zuen[2]. 1909an Dorothy Elizabeth Levittek The Woman and the Car: A chatty little handbook for all women who motor or who want to motor liburuxka plazaratu zuen, emakume gidariei atzera begiratzeko autoan eskuko ispiluak ezartzea aholkatuz[3][4].

 
Ray Rannoun gidariaren "Marmon Wasp" autoa, atzeraispilua erabili zuen lehen lasterketa autoa.

Helburu horrekin ekoitziriko lehen salgaia 1908koa da, autoan ezartzeko eta atzera begiratzeko Argus Dash Ispilua, erregulagarria. 1914an hasi ziren atzeraispilua jadanik integraturik zuten lehen autoak merkatuan agertzen[4].

1911n erabili zen lehen aldiz auto-lasterketa batean, Indianapoliseko 500 milietan. Ray Rannoun pilotuak atzera begiratzeko ispilu baten bidez konpondu zuen kopilotuaren gabezia[3]. Rannounen arabera, zalgurdi batean ikusi omen zuen lehenago eta handik bururatu zitzaion ideia.

XX. mendean ispiluez gain kamerak ere erabiltzen dituzte ibilgailuek (batez ere handiek) gidariek atzealderantz ikuspegi ona izateko.

ErreferentziakAldatu

  1. Euskalterm: [Zirkulazioa Hiztegia] [2019] eta [Automobilen Mantentzea Hiztegia] [2019]
  2. «Notice» bases-brevets.inpi.fr (Noiz kontsultatua: 2021-02-27).
  3. a b «Emakume azkarrek atzera begiratzen dute» Argia (Noiz kontsultatua: 2021-02-27).
  4. a b «News» web.archive.org 2006-08-30 (Noiz kontsultatua: 2021-02-27).

Kanpo estekakAldatu


  Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.