Wiki Loves Monuments (WLM) kultura-ondarearen inguruan antolatutako argazki lehiaketa erraldoia da. Wikimediako kapitulu eta erabiltzaile-taldeek antolatzen dute. 2010ean Herbeheretan antolatu zen lehen aldiz. 2011n, Europa osoan zehar antolatu zen. Wiki Loves Monuments 2012 mundu osora zabaldu zen, Brasil, Kanada, Txile, India, Panama, Ghana, Filipinak, Errusia, Hego Afrika eta Ameriketako Estatu Batuetan antolatuz.
Lehiaketaren helburua da Wikipediako irakurle, lankide, argazkilari edo argazkigintzaren zaleak kultura-ondare diren monumentuen argazkiak egitera animatzea, Wikimedia Commonsera igoz, Wikipedian erabili ahal izateko.
Munduko lehiaketaz gain, Euskal Herriko kultura-ondasunen zerrenda ere badugu, erreparatu goiko zerrendei eta argazkia atera, zu izan zaitezke Euskal Herriko ondare-lehiaketako irabazlea!
Argazki lehiaketa
Argazkia egin
Argazkia igo
Argazkia Maparen bidez igo nahi baduzu, jarraitu bertan dauden argibideak. Zerrenden bidez igo nahi baduzu, taulako elementu bakoitzaren eskuineko aldean aurkituko duzun botoiari eman eta jarraitu argibideak. Oharra: Commonsen kontu bat beharko duzu argazkia igotzeko
Nahi adina argazki igo ditzakezu
Herrialde hauetako batean aterata Irailaren 1etik 30era bitarte duzu!
Argazkiak ateratzeko datak ez du axola eta, mapa edo zerrendetatik igo badituzu, behin igota zure argazkiak automatikoki gordeko dira lehiaketako argazki guztien Commonseko orrian; ohiko igoera laguntzailea erabiltzen baduzu, berriz, mesedez gehitu eskatzen dizun tokian "Images from Wiki Loves Monuments 2018 in the Basque Country" kategoria!