kultur-artekotasuna  • migrazioak  • geografia  • ekonomia  • hizkuntzak  • ahozkotasuna

Helburua

aldatu

Argudiaketa kurrikularra

aldatu

Eskolan, gero eta gehiago, mundu osotik etorritako pertsonak ditugu. Horietako batzuk gure herrian jaio dira, baina euren gurasoak dira kanpotik etorri direnak. Aniztasun hau aberastasuna da, geografia, kultura, hizkuntzak, historia... lantzeko aukera ematen digulako. Hala ere, zaila izaten da ikasleekin hori lantzea. Ikas-egoera honen bidez, ikasleekin gelan dugun aniztasuna landuko dugu eta, gainera, Wikipedian lekua emango diogu ikasi dugunari.

Konpetentziak

aldatu
KONPETENTZIA ESPEZIFIKOAK EBALUAZIO IRIZPIDEAK OINARRIZKO JAKINTZAK
Geografia eta Historia
4. Denboran zehar gizarte desberdinek izan dituzten erronka nagusiak ezagutzea, gertatutako aldaketen kausak eta ondorioak eta gaur egun konpondu behar dituzten arazoak identifikatuz, ikerketa-proiektuak garatuz eta informazio-iturri fidagarriak erabiliz, errealitatea ulertzeko eta egungo erronken aurrean proposamen alternatiboak aintzat hartzeko.

Funtsezko konpetentziak eta Deskriptoreak:
KD 1  • KD 3  • KPSII 5  • HK 3  • HK 4  • KAKK 1

4.1 Historiaurretik Aro Modernora arteko aldaketa historiko garrantzitsuen prozesuak azaltzea, baita gizarte horiek izan zituzten erronka nagusiak ere, kausak eta ondorioak identifikatuz, hainbat lekutako gertaerak eta aldiak sekuentzia kronologikoen bidez erlazionatuz eta jakintzagaiaren berezko termino eta kontzeptu teknikoak erabiliz. A. Egungo munduaren erronkak:
  • Informazioaren bilaketa esparru digital eta analogikoetan, informazio horren irakurketa eta balorazio kritikoa eta hainbat formatutan produktu anitzen sorrera, ezagutza lantzeko bide gisa.
    2. jarduera
    6. jarduera
    7. jarduera
  • Gailuen, informatika-aplikazioen eta plataforma digitalen erabilera, Geografia eta Historia aztertzeko. Komunikazio-sareen erabilera segurua.
    1. jarduera
    5. jarduera
    6. jarduera
7. Talde-identitateen jatorri eta kausa historikoak, eta horiek munduaren konfigurazio eta herentzia sozial, politiko eta kulturalerako elementu gisa duten eginkizuna ezagutzea, euren eboluzioa kritikoki aztertuz, gaur egun duten esanahia ulertzeko, gizatalde baten kide izatearen sentimenduak errespetatzeko, eta sortu eta sortzen duten ondare-aberastasuna eta legatu historiko eta kulturala baloratzeko.

Funtsezko konpetentziak eta Deskriptoreak:
HK 1  • HK 3 • KAKK 1

7.1 Antzinaroan, erdi aroan eta aro modernoan garatu ziren kulturen eta zibilizazioen elementuak gaur egun arte eraiki diren talde-identitateekin lotzea, horiek zeintzuk diren identifikatuz eta kultura unibertsalari egiten dizkioten ekarpenei buruz hausnartuz. C. Konpromiso zibikoa:
  • Toki-ingurunean eta ingurune globalean gaur egun dauden erronken eta arazoen aurrean interesa.
    3. jarduera
  • Bizikidetza zibikoa eta kultura demokratikoa. Gizarte zibileraren kide izatea eta inplikatzea. Komunitate-proiektuetan parte-hartzea.
    3. jarduera
8. Egungo kultura anitzeko errealitatea osatu duten prozesu geografikoak, historikoak eta kulturalak ezagutzea eta ulertzea, aniztasunaren aberastasuna aintzatetsiz eta berdintasunaren, inklusioaren eta gutxiengoekiko errespetuaren aldeko mugimenduen ekarpena baloratuz, diskriminazio mota oro saihesteko.

Funtsezko konpetentziak eta Deskriptoreak:
KPSII 3  • HK 1  • HK 3  • KAKK 1

8.1 Antzinaroko, Erdi Aroko eta Aro Modernoko zibilizazioak osatu zituzten elementu sozial, historiko, kultural, instituzional eta erlijiosoak deskribatzea, haien sorrera eta garapena espazioan eta denboran kokatuz, eta kultura unibertsalari egindako ekarpen garrantzitsuenak identifikatuz.

8.2 Jarrera ez-diskriminatzaileak erakustea eta aniztasun soziala eta multikulturala aintzat hartzea, inklusioa, gutxiengo etniko-kulturalen onarpena eta kolaborazioa baloratuz, gizarte-kohesioa bultzatzen duten balio gisa.

B. Gizarteak eta lurraldeak:
  • Hiria eta landa-mundua Erdi Aroko eta Aro Modernoko Historian zehar: landa-mundutik —hiribilduak eta herrixkak—hirietara itzultzea.
    2. jarduera

C. Konpromiso zibikoa:

  • Bizi-zikloak, aisialdiaren erabilera eta kontsumo-ohiturak: egungo eta iraganeko gizarteetako bizimoduetan dauden desberdintasunak eta aldaketak.
Euskara eta literatura
3. Ahozko testuak eta testu multimodalak jariakortasunez, koherentziaz, kohesioz eta erregistro egokiz sortzea, diskurtso-generoen berezko konbentzioei jarraituz, eta ahozko elkarreraginetan jarrera kooperatiboz eta errespetuz parte hartzea, bai ezagutzak eraikitzeko eta lotura pertsonalak ezartzeko, bai gizarte-testuinguruetan modu aktiboan eta informatuta parte hartzeko.

Funtsezko konpetentziak eta Deskriptoreak:
HKK 1  • HKK 3  • HKK 5  • KE 2  • KD 2  • KD 3  • HK 2

3.1. Zenbait plangintza-mailatako interes pertsonaleko eta gizarte- eta hezkuntza-intereseko gaiei buruzko ahozko narrazio eta azalpen errazak sortzea, diskurtso-generoen berezko konbentzioei jarraikiz, jariakortasunez, koherentziaz, kohesioz eta erregistro egokiz, zenbait euskarritan, eta hitzezko baliabideak eta hitzik gabekoak eraginkortasunez erabiliz. 3. Produkzioa:
  • Informazioa bilatzearekin, testuinguruan kokatzearekin eta berrikustearekin lotzen diren ahozko produkzio formalerako eta sormenezko produkziorako estrategiak. Audientziaren eta esposizio-denboraren araberako egokitzapena. Hitzezkoak ez diren elementuak. Ahozkotasun formalaren diskurtso- eta hizkuntza-ezaugarriak.
  • Testuen idatzizko produkziorako estrategiak, plangintzarekin, idazketarekin, berrikuspenarekin, edizioarekin eta hainbat euskarritan hedatzearekin lotzen direnak.
    6. jarduera
    8. jarduera
Testu idatziak ulertzea, interpretatzea eta baloratzea, zentzu kritikoan eta irakurtzeko zenbait xedez, zentzu orokorra eta ideia nagusiak eta bigarren mailakoak ezagutuz, igorlearen asmoa identifikatuz, edukiari eta formari buruzko gogoeta eginez eta kalitatea eta fidagarritasuna ebaluatuz, ezagutza eraikitzeko eta askotariko komunikazio-premiei eta -interesei erantzuteko.

Funtsezko konpetentziak eta Deskriptoreak:
HKK 2  • HKK 5  • KE 2  • KD 1  • HK 3

4.1. Zenbait irakurketa-asmori erantzuten dioten hainbat esparrutako testu idatzi eta multimodal errazen zentzu orokorra, egitura, informaziorik garrantzitsuena eta igorlearen asmoa ulertzea eta interpretatzea, irakurriaren ulermenaren arazoak ebazteko estrategia eta trebetasun emozional eta kognitibo egokiak gidatuta erabiliz eta behar diren inferentziak eginez

4.2. Esparru publiko edo sozialeko zein esparru pertsonaleko eta/edo etxeko esparruko testu errazen forma eta edukia baloratzea, horien kalitatea, erabilitako kanalaren fidagarritasuna eta egokitasuna eta erabilitako komunikazio-prozeduren eraginkortasuna ebaluatuz.

2. Ulermena:

Ahozko eta irakurriaren ulermenerako estrategiak. Testuaren zentzu globala eta zatien arteko erlazioa, informazio garrantzitsuaren aukeraketa eta atxikipena. Igorlearen asmoa, testuinguru-elementu esplizituetatik abiatuta.
5. jarduera

5. Testu idatzi eta multimodal koherenteak, kohesionatuak, egokiak eta zuzenak sortzea, hautatutako diskurtso-generoaren berezko konbentzioei jarraituz, ezagutza eraikitzeko eta komunikazio-eskaera zehatzei modu informatuan, eraginkortasunez eta sormenez erantzuteko.

Funtsezko konpetentziak eta Deskriptoreak:
HKK 1  • HKK 3  • HKK 5  • KE 2  • KD 2  • KD 3  • HK 2

5.1. Testu idatzi eta multimodal errazen idazketa planifikatzea, komunikazio-egoera, hartzailea, helburua eta kanala kontuan hartuz; zirriborroak idaztea eta berrikustea, berdinen arteko elkarrizketaren eta kontsulta-tresnen laguntzaz; eta azken testu koherente eta kohesionatua aurkeztea, erabilera sexista eta diskriminatzailerik gabeko erregistro egokiz.

5.2. Testuak aberasteko oinarrizko prozedurak txertatzea, diskurtso-, hizkuntza- eta estilo-alderdiak kontuan hartuz, zehaztasun lexikoz, zuzentasun ortografiko eta gramatikalez, eta erabilera sexista eta diskriminatzailerik gabeko hizkuntza librez, bai ingurune analogikoetan bai digitaletan.

3. Produkzioa:
  • Informazioa bilatzearekin, testuinguruan kokatzearekin eta berrikustearekin lotzen diren ahozko produkzio formalerako eta sormenezko produkziorako estrategiak. Audientziaren eta esposizio-denboraren araberako egokitzapena. Hitzezkoak ez diren elementuak. Ahozkotasun formalaren diskurtso- eta hizkuntza-ezaugarriak.
    9. jarduera
  • Testuen idatzizko produkziorako estrategiak, plangintzarekin, idazketarekin, berrikuspenarekin, edizioarekin eta hainbat euskarritan hedatzearekin lotzen direnak.
    6. jarduera
    8. jarduera
6. Hainbat iturritako informazioa gero eta modu autonomoagoan hautatzea eta kontrastatzea, informazio horren fidagarritasuna eta egokitasuna irakurketa-helburuen arabera ebaluatuz eta manipulazio-eta desinformazio-arriskuak saihestuz; eta informazio hori ezagutza bihurtzea eta komunikatzea, ikuspuntu kritikoa eta pertsonala hartuz eta, aldi berean, jabetza intelektuala errespetatuz.

Funtsezko konpetentziak eta Deskriptoreak:
HKK 3  • KD 1  • KD 2  • KD 3  • KPSII 4  • KPSII 5  • HK 2  • HK 3

6.1. Zenbait iturritako informazioa gero eta modu autonomoagoan aurkitzea, hautatzea eta kontrastatzea, informazio horren fidagarritasuna eta egokitasuna irakurketa-helburuen arabera kalibratuz; eta informazio hori antolatzea eta norberaren eskemetan integratzea, eta modu sortzailean berregitea eta komunikatzea, ikuspuntu kritikoa hartuz eta jabetza intelektualaren printzipioak errespetatuz.

6.3. Teknologia digitalen erabilera kritiko, seguru, iraunkor eta osasungarriko ohiturak gero eta autonomia handiagoz erakustea, informazioaren bilaketari, egile-eskubideen errespetuari eta komunikazioari dagokienez.

5. Informazio-alfabetatzea:
  • Informazioa bilatu eta hautatzeko estrategiak, fidagarritasun-, kalitate- eta egokitasun-irizpideak erabiliz; informazioaren azterketa, balorazioa, berrantolaketa eta sintesia —norberaren eskemetan— eta informazioa ezagutza bihurtzeko estrategiak; sormenezko komunikazioa eta hedapena, jabetza intelektuala errespetatzen duena.
    2. jarduera
  • Eskola-proiektuak egiteko plataforma birtualak modu seguruan eta sormenez erabiltzeko jarraibideak, horien erabilera baztertzailea eta sexista identifikatuz.
    7. jarduera
9. Hizkuntzaren egiturari eta haren erabilerei buruzko ezagutza mobilizatzea eta hizkuntza- eta diskurtso aukeraketei buruz gero eta autonomia handiagoz eta terminologia egokiarekin gogoeta egitea, hizkuntza-kontzientzia garatzeko, komunikazio-errepertorioa handitzeko eta ahozko eta idatzizko produkzio-trebetasunak nahiz ulermen eta interpretazio kritikoko trebetasunak hobetzeko.

Funtsezko konpetentziak eta Deskriptoreak:
HKK 1  • HKK 2  • KE 2  • KPSII 4  • KPSII 5

9.1. Norberaren testuak modu gidatuan berrikustea eta hobetzeko proposamenak egitea, aldaketak metahizkuntza espezifiko batekin eta gogoeta metalinguistikotik eta interlinguistikotik abiatuta argudiatuz; eta irakurriaren ulermenerako arazo batzuk identifikatzea eta zuzentzea, hizkuntzari eta haren erabilerari buruzko ezagutza esplizituak erabiliz. 6. Hizkuntza elementuen onarpena eta diskurtso-erabilera:
  • Testuen hizkuntza-zuzentasuna eta berrikuspen ortografikoa eta gramatikala. Euskarri analogikoko edo digitaleko hiztegien, kontsulta-eskuliburuen eta zuzentzaile ortografikoen erabilera.
    7. jarduera
Balio zibiko eta etikoetako heziketa
2. Ingurune analogiko eta digitaletan jardutea eta elkarreragitea, errespetuzko elkarrizketa baterako beharrezkoak diren arau eta balioekin bat etorriz, bizikidetza baketsua, errespetuzkoa, demokratikoa eta guztion onerako modu aktiboan konprometitua sustatzeko duten garrantziaren aitorpen oinarritutik abiatuz, arau eta balio zibiko eta etikoei buruz hausnartzeko, bizitza komunitarioa arautzeko eta hainbat testuingurutan modu eraginkorrean eta justifikatuan aplikatzeko.

Funtsezko konpetentziak eta Deskriptoreak:
KD 3  • HK 3  • KAKK 1

2.1 Ingurune analogiko eta digitaletan herritartasun aktiboa eta demokratikoa sustatzea, sormenezko prozedurak eta printzipio zibiko, etiko eta demokratiko esplizituak aplikatuz erabaki kolektiboak hartzean, ekintza koordinatuak planifikatzea eta arazoak konpontzea eskatzen duten talde- jardueretan errespetuz, elkarrizketa bidez eta modu eraikitzailean parte hartuta.

2.4 Gizarte-ongizateari aktiboki laguntzea, jarrera propioa, esplizitua, informatua eta etikoki oinarritua hartuz eskubideen eta betebeharren balioari eta egokitasunari buruz, aniztasun etnokulturalarekiko errespetuari buruz eta tokiko eta munduko ondasun publikoak aintzat hartzeari buruz.

B. Gizartea, justizia eta demokrazia
  • Kultura eta kulturak. Multikulturalismoa*. Gizarteratzea eta aniztasunarekiko eta identitate etniko-kulturalekiko errespetua.


1. jarduera

  • Gizartearen izaera eta jatorria: lehia eta kooperazioa, berekoikeria eta altruismoa. Gizarte-egiturak eta kide diren taldeak
    2. jarduera
4. Norberaren eta ingurunearen estimu egokia erakustea, norberaren eta besteen sentimenduak eta emozioak aitortuz eta baloratuz, besteekiko eta naturarekiko jarrera enpatikoa, asertiboa, erresilientea eta arduratsua lortzeko.

Funtsezko konpetentziak eta Deskriptoreak:
KPSII 3  • HK 1

4.1 Emozioak, estimua eta norberaren eta besteen zaintza modu orekatuan kudeatzeko jarrera garatzea, norberaren emozioak modu asertiboan identifikatuz, aztertuz eta adieraziz, eta ingurukoen emozioak hainbat testuingurutan aitortuz eta baloratuz, sormenezko jardueren eta gai etiko eta zibikoei buruz banaka edo elkarrizketa bidez hausnartzeko jardueren inguruan A. Autoezagutza eta autonomia morala
  • Ikerketa etikoa eta arazo konplexuen ebazpena. Planteamendu kritikoa eta filosofikoa.
    5. jarduera

Helburu didaktikoak

aldatu

Gida didaktikoa

aldatu

Testuingurua

aldatu

Wikipedian, lurralde eta herrialde desberdin askotako informazioa topa dezakegu eta, bertatik, guk behar dugun informazioa eskuratu. Gure inguruan, gainera, jatorri desberdinak dituzten pertsonak ere baditugu eta, beraiek, sareek eskaintzen ez dizkiguten informazio zein bizipenak ematen dizkigute. Wikipedian horiek guztiak biltzea ez da lan erraza, eta informazio asko galtzeko arriskua ere badago.

Abiapuntua

aldatu

Ikasleek dituzten bizipenak eta ezagutzak kontutan izanda, informazio guzti hori baliatu nahi da Wikipediako edukia osatu eta elikatu eta, bestetik, ikasleek euren ikaskideen jatorriaren inguruan gehiago ezagutu dezaten. Lan hau aprobetxatuko da ikasleek Wikipedian nola parte hartu dezaketen ezagutu dezaten.

Prozedura

aldatu
Jarduerak Azalpena Ebidentziak Baliabideak
1. Norberaren jaioterriaren kokapena
Saio 1
Jarduera honetan orri-birakariaren teknika erabiliko da. 4 pertsonako taldetan elkartuko dira ikasleak eta mapa batean adierazi beharko dute euren jaioterria, gurasoena edo aiton-amonena (ezagutzen baldin badute). Hiru mapa erabili daitezke: Euskal Herrikoa, Europakoa eta Mundukoa (kokapena errazteko). Lehenik, ikasle batek azalduko die beste ikaskideei bere jaioterria, ondoren, bata bestearen segidan, ikasle guztiek hartuko dute parte.

Norbaitek ez badaki, etxean galdetu dezake eta hurrengo klasean osatuko dugu. Talde berriak osatuko dira proiektuan lan egiteko. Bakoitzean herrian edo gertu jaiotako bat egongo da eta kanpoan jaiotako bat, gutxienez.

Ikasleek kokapenekin osatutako mapa
Ebaluazio tresnak
Checklist bat
Ikusi  • PDF
2. Informazio bilaketa
Saio 1
Zer dakigu kanpotik etorritakoaren herrialdeari buruz? Talde bakoitzak Wikipedian dagoena aztertuko du[oh 2]. Hiriburua, hizkuntzak, historiako pasarteren bat... Lehenik, informazioa banaka bilatu beharko dute. Ondoren, binaka jarriko dira eta topatutako informazioa elkarri partekatuko diote. Azkenik, beste taldekideekin partekatuko dute.

Ba al dago zerbait kanpotik etorritakoak dakiena eta Wikipedian ez dagoena edo osatu daitekeena? Bere herrialdeaz gain, herriari buruzko informazioa ba al dago euskaraz? Eta beste hizkuntza batean?

Ebidentziak
Taldean osatutako dokumentu osatua
Ebaluazio tresnak
Checklist bat
Ikusi  • PDF
3. Zuzeneko iturriak
Saio 1
Ahal bada, kanpotik etorritako ikaslearen senide bat edo batzuk gonbidatuko dira eskolara, ikasleekin zuzenean lan egitera.

Bertan, ikasleek aukera izango dute euren jatorrizko herrialdeari buruzko galderak egin eta beraien esperientziak ezagutzeko.

Gehigarria: ikasleak itzultzea bere senideak bere hizkuntzan esaten duena. Bertan jaioa denak jasoko du esaten diotena

Ebidentziak
Ikasleek botatako galderak
Ebaluazio tresnak
Behaketa zuzena
Ikusi  • PDF


4. Hobetu edo sortu ditzakegun gaiak bilatzeko eguna
1-2 saio
Zer informazio falta den jakinda, landuko dituzten gaien inguruan pentsatu, eztabaidatu eta adostuko dute. Horretarako, Wikipediatik kanpo herrialdeari buruz zer dagoen aztertuko dute. Zer arlo gehitu/sakondu genitzake? 2/3 arlo desberdinetako informazioa izan beharko da (politika, kultura eta kirolak, adibidez). Taldekide bakoitzak gai edo arlo bat lantzeko ardura izango du.


Ebidentziak
Ebaluazio tresnak
5. Iturri bilaketen lehenengo eguna
Saio 1
Ikasle bakoitzak bere arloari buruzko informazio berria edo gehigarria topatu ondoren, dokumentu batean jaso beharko du (iturriak zeintzuk izan diren adieraziz). Ondoren, bere taldekideekin partekatuko du eta adostuko dute ea egokia den edo ez. Koherentea da informazioa? Baliagarria da? Jada dagoen informazioa osatzeko balio du? Ebidentziak
Ikasleek osatutako dokumentua
Ebaluazio tresnak
Checklist (autoebaluaketa)
Ikusi  • PDF
6. Idazten hasiko gara
1-2 saio
Topatutako informazio berri guzti hori dokumentu batean bilduko dugu. Lan hau pare bat egunez luzatu daiteke. Ebidentziak
Ekoizpen idatzia
Ebaluazio tresnak
7a. Ikasleen lanaren zuzenketa
Saio 1
Parekoen arteko ebaluazioa egingo da. Zeregin honetako ekoizpena ez da azken emaitza izango, elkarren arteko zuzenketa egiteko baliatuko da.

Zuzendu beharrekoak identifikatu dituzte ikasleek. Lanen zuzenketa egiteko, ikasleek, euren errubrika erabiliko dute.

Ebidentziak
Ekoizpen idatzia
Ebaluazio tresnak
Errubrika
Ikusi  • PDF
7b. Egindakoa argitaratu
1-2 saio
Zuzendutako testua igoko dugu Wikipediara edo Txikipediara. Ebidentziak
Ekoizpen idatzia
Ebaluazio tresnak
8. Idatzitakoa audioz grabatu
Saio 1
Audio bidezko azalpena emango da, landutako edukia oinarri bezala hartuz. Wikipedian txertatuko dugu, berak eskaintzen duen baliabidea erabiliz. Ebidentziak
Grabaketa
Ebaluazio tresnak
Checklist
Ikusi  • PDF
9. Aurkezpenak gelaren aurrean
Saio 1
Talde bakoitzak egindakoa zer den esango du. Egindako guztia gurasoei ere bidaliko zaie, etxean aniztasunari buruz gehiago ikasteko. Ebidentziak
Ahozko aurkezpena
Ebaluazio tresnak
Errubrika
Ikusi  • PDF
  1. Txikipediako artikulua osatzea ere aukera bat da.
  2. Ariketa Txikipediarekin ere egin daiteke. Beste aukera bat da Wikipedia aztertzea, baina Txikipedian idaztea.

Ebaluazio eta erreferentzia curricularrak

aldatu

Ebaluazioa hezigarria, jarraitua eta gaitasunetan oinarritua izango da. Hezkuntza-prozesua baloratzeko eta egokitzeko, hobekuntza-neurriak hartzeko eta gertatzen diren ikaskuntzen ebidentziak jasotzeko balioko du. Ikasleen gaitasunetara egokituko da, eta hasieratik adostuko dira ebaluazio eta kalifikazio irizpideak.

Ikas egoeraren hasiera fasean, ikasleek gaiaren aurrean duten aurre-ezagutza beatuko da. Prozesuan zehar, garapen fasean, ikasleek lanean izaten ari diren lanaren aurrerapena ikusteko, parekoen arteko zuzenketa eta ebaluazioa egingo dute. Bukaeran, ikasleek azken lanaren aurkezpena eta argitalpena burutuko dute.

1: Norberaren jaioterriaren kokapena

aldatu

PDF formatuan jaitsi

BAI EZ ERDIZKA
Hizkuntza eta komunikazioa Ikasle guztiek modu parekoan hartu dute parte.
Ikasleak modu eraginkorrean komunikatu dira besteekin.
Aktiboki entzuten diote elkarri.
Pertsonala, soziala eta ikasten ikastekoa Tolerantzia, errespetu eta tratu ona dute elkarren artean.
Ikasleak bere ikaskuntza kudeatzeko trebetasunak erakusten ditu
Digitala Badaki informazioa non bilatu.
Ekintzailetza Ikasleak ideiak proposatu eta iniziatiba hartzen du.
Adierazpen kulturala Ikasleak ikaskideen jatorria errespetatzen du.
Ikasleak ikaskideen jatorriari buruzko interesa erakusten du.

2: Informazio bilaketa

aldatu

PDF formatuan jaitsi

BAI EZ ERDIZKA
Komunikazioa Ikasle guztiek modu parekoan hartu dute parte.
Aktiboki entzuten diote elkarri.
Tolerantzia, errespetu eta tratu ona dute elkarren artean.
Hizkuntza egokia erabiltzen dute.
Digitala Kontuan hartzen ditu bilaketa emaitzak.
Badaki informazioaren iturria nola topatu eta aztertu.
Antolaketa Informazioa modu koherentean antolatzen dute.
Ekintzailetza Informazioa modu autonomoan bilatzen dute.

3: Zuzeneko iturriak

aldatu

PDF formatuan jaitsi

BAI IA BETI BATZUETAN EZ
Ikasle guztiek hartu dute parte galderak edo ekarpenak eginez.
Arretaz entzun dute hitzaldia.
Hizlaria errespetatu dute.
Ikaskideak errespetatu dituzte.
Jarrera proaktiboa erakutsi dute.
Gaiarekiko interesa erakutsi dute.

5: Iturri bilaketaren lehenengo eguna. (Autoebaluaketa)

aldatu

PDF formatuan jaitsi

BAI EZ
Informazioa bilatzeko bilatzaile desberdinak erabili ditut.
Bilaketa aurreratua erabili dut nik nahi nuena topatzeko.
Informazioaren iturria zein den aztertu dut.
Informazioa iturri fidagarrietatik hartu dut.
Hartutako informazioa koherentea da lanaren asmoekin.
Topatutako informazioa baliagarria da lanerako.

7: Ikasleen lanaren zuzenketa

aldatu

PDF formatuan jaitsi

0 puntu 1 puntu 2 puntu
Herrialdearen kokatzea Herrialdearen inguruko azaleko azalpenak eskaintzen ditu. Bere historia kokatzen laguntzeko ez du erreferentziarik ematen. Herrialdeari buruzko hainbat datu historiko ematen ditu, baina horietan sakondu gabe. Herrialdearen gaur egungo egoera ulertzeko hainbat datu edo gertaerari buruzko azalpen garatuak eskaintzen ditu, iturriak ongi aipatuz.
Testuinguru historikoa Herrialdearen bizitza kokatzen laguntzeko ez du egoera sozial eta historikoaren datu edo gertakizunik aipatzen. Gertaera historiko, geografiko eta sozial esanguratsuei buruzko informazioa eskaintzen du eta baina ez du lotura nabarmenik egiten herrialdearekin. Gertaera historiko, geografiko eta sozial esanguratsuei buruzko informazioa eskaintzen du eta lotura egiten du aurkeztutako herrialdearekin.
Wikipediaren estiloa Iturriak Idatzitako informazioa ez du iturri fidagarri batetik eskuratu. Ez du iturririk erabili. Iturri gutxi erabili ditu eta iturrien fidagarritasuna ez da bermatzen. Iturri fidagarri ugari erabili ditu eta testua loturez osatuta dago.
Egitura Testua ez dago egituratuta edo informazio guztia jarraian azaltzen da. Testua egituratuta dago baina ez da koherentzia bat ematen. Atal gehiago bereizi litezke. Hainbat atalburu eta azpiatal daude, toki egokietan jarritako irudi eta diagramak, eta iturriak eta oin oharrak bukaeran.
Atalak Testua ez dago atalka banatuta eta ez dira gaiak bereizten. Hainbat atal bereizten dira baina emandako informazioa ez dago xehetasunez osatua. Atalak ingi bereiziak daude eta bakoitzean emandako informazioa egokia da.
Neutrala Iritzi iturrigabeak eta balorazioak jasotzen dira. Iritzi iturrigabe edo balorazio batzuk egiten dira. Hizkuntza neutrala darabilte, eta

datu objektiboei ematen diete garrantzia.

Zuzentasun gramatikala Ez du zehaztasun lexiko, zuzentasun ortografiko eta gramatikalez idatzi, eta ez du erabilera sexista eta diskriminatzailea kontutan hartu. Zehaztasun lexiko, zuzentasun ortografiko eta gramatikalez idatzita dago orokorrean, baina erabilera sexista eta diskriminatzailea ez du kontutan hartu. Zehaztasun lexiko, zuzentasun ortografiko eta gramatikalez, eta erabilera sexista eta diskriminatzailerik gabe idatzi du.

8: Idatzizkoa audioz grabatu

aldatu

PDF formatuan jaitsi

BAI EZ ERDIZKA
Antolaketa Lan idatzian azaldutakoak biltzen dira.
Gidoiaren atalak ongi bereizten dira.
Komunikazioa Ikasle guztiek modu parekoan hartu dute parte.
Ahozkotasuna garbia da.
Alderdi teknikoa Kanpoko zaratak zaindu dira.
Audio-edizioa modu aproposean burutu da.
Grabaketaren soinua kalitatezkoa da.

9: Aurkezpena gelaren aurrean

aldatu

PDF formatuan jaitsi

0 puntu 1 puntu 2 puntu
Testuinguru historikoa Herrialdearen bizitza kokatzen laguntzeko ez du egoera sozial eta historikoaren datu edo gertakizunik aipatzen. Gertaera historiko, geografiko eta sozial esanguratsuei buruzko informazioa eskaintzen du eta baina ez du lotura nabarmenik egiten herrialdearekin. Gertaera historiko, geografiko eta sozial esanguratsuei buruzko informazioa eskaintzen du eta lotura egiten du aurkeztutako herrialdearekin.
Erabilitako iturriak Eskainitako informazioa ez du iturri fidagarrietatik topatu edo ez du iturrien aipamenik egin. Iturrien aipamena egin du baina ez ditu asko erabili. Iturriak ez dira guztiz fidagarriak. Edukia justifikatzeko iturriak erabili ditu eta horiek aipatu ditu. Informazioa iturri fidagarrietatik topatu du.
Wikipediaren estiloa Iturriak Idatzitako informazioa ez du iturri fidagarri batetik eskuratu. Ez du iturririk erabili. Iturri gutxi erabili ditu eta iturrien fidagarritasuna ez da bermatzen. Iturri fidagarri ugari erabili ditu eta testua loturez osatuta dago.
Egitura Testua ez dago egituratuta edo informazio guztia jarraian azaltzen da. Testua egituratuta dago baina ez da koherentzia bat ematen. Atal gehiago bereizi litezke. Hainbat atalburu eta azpiatal daude, toki egokietan jarritako irudi eta diagramak, eta iturriak eta oin oharrak bukaeran.
Atalak Testua ez dago atalka banatuta eta ez dira gaiak bereizten. Hainbat atal bereizten dira baina emandako informazioa ez dago xehetasunez osatua. Atalak ingi bereiziak daude eta bakoitzean emandako informazioa egokia da.
Neutrala Iritzi iturrigabeak eta balorazioak jasotzen dira. Iritzi iturrigabe edo balorazio batzuk egiten dira. Hizkuntza neutrala darabilte, eta

datu objektiboei ematen diete garrantzia.

Egindako zuzenketak Ikaskideek proposatutako zuzenketak ez ditu berrikusi eta ez ditu kontutan izan hobetzeko proposamenak. Lanaren oinarrizko berrikusketa egin du, ikaskideek egindako hobetze proposamen batzuk bakarrik kontutan hartuz. Lanaren berrikuspen sakona eta ikaskideek egindako hobetze proposamenak bere lanean txertatu ditu.