Atabeg edo atabek turkiar jatorriko noblezia titulua da, Seljuk dinastiaren garaian erabiltzen hasi zena. Garai hartan, printze bat hiltzen zenean, pertsona gailen bati agintzen zitzaion umezurtz gelditutako haurren tutore izatea; askotan, tutore edo atabeg hori alargunarekin ezkontzen zen. Atabeg eta bisir izandako Nizam al-Mulk pertsiarraren salbuespena alde batera utzita, atabeg guztiak turkiar armadaburuak izaten ziren. Alepoko aiubtarrek, Rûmgo seljuktarrek, mamelukoek, eta baita Georgiako Erresuma kristauak ere, erabili zuten titulua[1].

ErreferentziakAldatu

  1. Atābak, Encyclopædia Iranica, iranicaonline.org

Kanpo estekakAldatu