Atabaka

elizan dirua jasotzeko erabiltzen den kutxa

Atabaka edo atabaska[1] esaten zaio eliza batean limosnak biltzeko balio duen kaxari. Zurezko kutxa edo kaxa bat izan ohi da (edo beste material batzuetan), eta irekidura bat izaten du limosnak sartzeko, elizaren funtzionamenduaren alde edo ongintzazko helburuarekin.

Atabaka
collecting box (en) Itzuli, sacred vessel (en) Itzuli eta kutxa
Fabrikazioa
SortzaileaMoshe Zabari (en) Itzuli
Historia
Kokapena
Kokapenachurch interior (en) Itzuli
San Ginés elizako atabaka apaindua, Madril.

Formatu ohikoenean, hauteskundeetan erabiltzen diren hautetsontziek baino txikiagokoak diren boto-kutxen antza du. Giltzaz itxita egon ohi da, eta, sarritan, sistema bat izaten du elizetako paretan kokatzeko.

Euskal Herrian, arrantzaleen kofradien artean ere erabili izan dira, bozketak egiteko edo gauzaren batzuk goredetzeko. Pio Barojak eleberri batean arrantzale batek erabilitako atabaka bat aipatzen du, bi zirrikitu dituena, eta termino horrekin Yon Etxaidek itzulia (Xanti andia itxas-gizonaren bizitza ta kezkak - Las Inquietudes de Shanti Andia)[1].

Erreferentziak

aldatu
  1. a b «Atabaka - Bilaketa - OEH» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2022-05-23).

Kanpo estekak

aldatu