Aste Santuko Irudien Museoa

Aste Santuko Pasio-irudien Museoa, Bilboko (Bizkaia) museo bat da, 2001ean sortua eta Iturribide kaleko, 3. zenbakian (La Burreria izenaz ere ezaguna) kokatua. Bilboko Aste Santuaren Gurutz-bide izandako 14 pasio-irudi eta dozena erdi “taila” eta “anda” gordetzen ditu.

Aste Santuko Irudien Museoaren aurrealdea

Eraikina aldatu

Aste Santuko Pasio-Irudien Museoa antzinako ardo alondegia da. Bilboko alde zaharrean kokatua dagoen XVIII. mendeko eraikina da honako hau estilo neoklasikoan egina. Ez da estetikoki bereziki azpimarragarria, nabarmenagoa izanik bere historiagatik. Eraikinaren egitura nagusia harrizkoa da. Sarreran atari moduko bat du eta eskailera batzuk bigarren solairura igo ahal izateko. Zurezko estalkia du, hau berregina izan zelarik. Alondegiaren jatorrizko funtzioagatik du puntu erdiko arkuz osaturiko ataria handi bat, horrek bertara gurdiekin sartzea errazten zuelarik. Alondegia izateari utzi zionean ikaztegia bihurtu zen eta beranduago astoak alokatzen ziren berta, hortik datorkio gaztelaniazko la burreria -astotegia euskaraz- izenordea. XX. mendearen zati handi batean eraikina abandonaturik egon zen, mende bereko 90. hamarkadan Aste Santuko Pasio-Irudien biltegi bilakatzea erabaki zen arte, eta , beranduago, honi kutsu hezitzaile bat eman nahian museo bilakatu zen.

Pasio-irudien bilduma aldatu

Ondorengo pasio-irudien bilduma topa daiteke bertan:

  • Hiriko Jesus Santua
  • Barkameneko Aita Jesus Guztiz Santua
  • Ama Bakardadekoa
  • Preso Hartzea
  • Gurutzea Sorbalda Gainean
  • Arantzazko Koroapena
  • Errukiko Ama
  • Ortuko Otoitza
  • Gurutzetik Eraistea
  • Azken Afaria
  • Ecce Homo
  • Azken Afaria
  • San Joan
  • Hiru Gurutzeak
  • Medinaceliren Aita Jesus Nazaretekoa
  • Doloretako Ama
  • Jesus Anasen Aurrean
  • Jesus Zutabeari Lotua
  • Lignum Crucis
  • Bidera Ateratzea
  • Jesus Zartatua
  • Astotxoa
  • Esperantzako Ama Guztiz Santua
  • Aita Jesus Maitasunekoa
  • Atsekabeetako Ama
  • Aita Jesus Nekaldikoa
  • Apaltasunaren Jesus Santua
  • Karitatearen Ama
  • Oinen Ikuzketa
  • Erramu eta Arrosarioaren Ama
  • Maria Magdalena Santua

Ordutegia aldatu

Asteartetik ostiralera: 11.00 - 13.00 eta 17.00 - 19.30

Larunbatak: 11.00 - 14.00 eta 17.00 - 20.00

Igandeak: 11.00 - 14.00

*Itxita: Astehelenak, Aste Santuan eta aurreko eta geroko asteak

Kanpo estekak aldatu