Aspidella Ediacararra garaian bizi izan ziren fosilen genero bat da. Deskribatu zen aurreneko Kanbriaurreko fosila izan zen.

Aspidella
Aspidella surface.jpg
Sailkapen zientifikoa
FilumaCnidaria
Generoa Aspidella
[[|]]
Aspidella-ren fosilak Ternuan.

AurkikuntzaAldatu

Alexander Murray geologo eskoziarrak Ternuako arroketan aurkitu zuen 1868 urtean[1][2] eta Elkanah Billings paleontologo kanadarrak deskribatu zuen 1872 urtean. Aspidella terranovica izena eman zion. Grekerazko aspis (Ασπις) hitzak "disko itxurako oskola" esan nahi du eta "Terranova" Ternuaren latinezko izena da[3]. Charles Doolittle Walcott-ek zalantzatan jarri zuen aurkikuntza, disko itxurako formazio inorganikoak zirela esan zuen[4]. Beste zientzilari batzuek gas burbuilen leherketaz sorturiko arrastoak izango zirela ere esan zuten.

Kanbriaurrean izaki konplexurik existitzen zenik ez zen uste, harik eta Reg Sprigg australiarrak Ediacara aztarnategiko fosilak aurkitu zituen arte[5]. Hurrengo urteetan planetako beste eremu batzutako garai bereko estratuetan Aspidella terranovica-ren fosil berriak aurkitu ziren.

DeskribapenaAldatu

Disko itxurako fosil bat da, eraztun kontzentrikoak dituena eta izpi zentripetuak agertzen dituena. Diametroari dagokionez, txikienek milimetro bat baino ez dute, handienek 180 mm, baina aurkitu diren fosil gehienek 4-10 milimetroko diametroa dute. Zirkunferentziaren zentruan bolatxo bat dute.

Talde handiak osatzen dituztenez pentsatzekoa da r estrategak zirela eta sorturiko ondorengo gehienak hil eta eremu txiki batean pilatzen zirela, sakonera handietan[6]. Dentsitate handiak aurkitu izan dira, 3000 ale/m2-rainokoak[6].

TaxonomiaAldatu

Hasiera batean Eszifozooen taldeko marmoka zela uste izan zen. Ondoren egindako ikerketek hainbat hipotesi proposatu dituzte.

  • Organismo handiago baten errizoma zatiak[7]
  • Mikroorganismoen koloniak[8]
  • Anemonen arbasoak (anemonek horrelako aztarnak uzten dituzte)[9]

Gaur egun oraindik ez da taxonomikoki sailkatu.

ErreferentziakAldatu

  1. Murray, Alexander. (1868.). Report upon the geological survey of Newfoundland .... St. John's, . Noiz kontsultatua: 2019-03-22.
  2. Geological survey of Newfoundland.. London, 1881. . Noiz kontsultatua: 2019-03-22.
  3. (Ingelesez) «The Canadian naturalist and quarterly journal of science. With the proceedings of the Natural History Society of Montreal. new ser. v.6.» HathiTrust . Noiz kontsultatua: 2019-03-22.
  4. (Ingelesez) Walcott, Charles D.. (1899-01-01). «Pre-Cambrian fossiliferous formations» GSA Bulletin (1): 199–244 doi:10.1130/GSAB-10-199 ISSN 0016-7606 . Noiz kontsultatua: 2019-03-22.
  5. Royal Society of South Australia; Australia, Royal Society of South. (1947). Transactions of the Royal Society of South Australia. Royal Society of South Australia, . Noiz kontsultatua: 2019-03-22.
  6. a b (Ingelesez) Laflamme, Marc; Schiffbauer, James D.; Narbonne, Guy M.; Briggs, Derek E. G.. (2011). «Microbial biofilms and the preservation of the Ediacara biota» Lethaia (2): 203–213 doi:10.1111/j.1502-3931.2010.00235.x ISSN 1502-3931 . Noiz kontsultatua: 2019-03-22.
  7. Narbonne, Guy M.. (2004-09-24). «THE EDIACARA BIOTA: Neoproterozoic Origin of Animals and Their Ecosystems» Annual Review of Earth and Planetary Sciences (1): 421–442 doi:10.1146/annurev.earth.33.092203.122519 ISSN 0084-6597 . Noiz kontsultatua: 2019-03-22.
  8. (Ingelesez) Grazhdankin, Dmitriy; Gerdes, Gisela. (2007). «Ediacaran microbial colonies» Lethaia (3): 201–210 doi:10.1111/j.1502-3931.2007.00025.x ISSN 1502-3931 . Noiz kontsultatua: 2019-03-22.
  9. Evidence for Cnidaria-like behavior in ca. 560 Ma Ediacaran Aspidella. Geology 41:, 895-898 or..

Kanpo estekakAldatu