Asier Gozategi

Gozategi trikiti taldeko kidea

Asier Gozategi Abaurrea (Orio, Gipuzkoa, 1972) musikaria da, Ainhoa Gozategiren neba. Bion artean sortu zuten Gozategi musika taldea.

Asier Gozategi

Bizitza
JaiotzaOrio, 1972 (51/52 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Familia
Anai-arrebak
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakmusikaria
Lan nabarmenak
KidetzaGozategi
Genero artistikoatrikitia
pop rock

Ibilbidea aldatu

1990eko hamarkadan hasi zen musika munduan trikitia jotzen arreba Ainhoa Gozategi panderojolearekin batera. Hainbat erromeria eta lehiaketatan parte hartu zuten.[1]

1992an, arrebarekin eta beste kide batzuekin Gozategi musika taldea sortu zuen. Hamarkada osoan zehar arrakasta handia lortu zuen taldeak udako abestia behin eta berriz lortuz. 2006an Ainhoak taldea utzi zuen.[2] Neba-arrebez gain hainbat partaide izan dira taldean: Iñigo Goikoetxea, Imanol Goikoetxea, David Gorospe, Iñigo Perona, Asier Sarasola, Yugi Nogeira, eta Mikel Irazoki.

 
Gozategi taldea Larrabetzun, 2018an

Elkarrekin 100.000 disko baino gehiago saldu zuten.[3][4]

« Musika ez da objektu bat. Ezin da ukitu edo usaindu; musika sentimenduak dira, bihotza ukitu behar dizu. Plazan alaitasunarekin, baina beste esperru batzuetan ez; ondo zaudenean lagungarria izan daitekeen bezala, gaizki zaudenean ere lagungarria izan daiteke. Musikak sentimenduak dira eta guk sentimenduetatik egiten dugu musika. Zuk sortzean ez baduzu sentitzen, nola sentiaraziko diozu besteari? Eta, horrez gain, nahiz eta zuk sortzean sentitu, jakin egin behar duzu hori adierazten besteari sentiarazteko. »

—Asier Gozategi[4]


Erreferentziak aldatu

  1. (Gaztelaniaz) Biografia – Gozategi 25 Urte. (Noiz kontsultatua: 2020-04-17).
  2. (Gaztelaniaz) «Gozategi mostrará su historia y su prehistoria en el Victoria Eugenia» El Diario Vasco 2013-01-23 (Noiz kontsultatua: 2020-04-17).
  3. «Asier Gozategi: 'Nahiago dut ehun mila disko pirata saldu, bost mila original baino'» Argia (Noiz kontsultatua: 2020-08-18).
  4. a b «Asier Gozategi: "Gozategi jaiarekin lotzen den arren, 25 urte betetzeko bidegurutze askotan egon gara" - Orio» Karkara.eus (Noiz kontsultatua: 2020-08-18).

Kanpo estekak aldatu