Asexualtasun

Asexualitatea» orritik birbideratua)

Asexualtasuna beste pertsonenganako sexu-erakarpenik eta sexu-harremanik ez izateko sexu-joera duen pertsonaren izaera da. Sexu-abstinentziaren kasuan ez bezala, asexualtasuna egoera egonkorra da, pertsona baten orientazio sexual mota bat alegia; bestalde, pertsona asexualak sexu-harremanak izan ditzake, baina beste pertsona bati atsegina emateagatik soilik edo ugaltzeko gogoagatik soilik burutzen ditu, sexu-gogorik gabe[1]; masturbazioa eta beste praktika autoerotikoak ere egin ditzake. Abstinentziaren eta zelibatuaren kasuetan ez bezala, azkenik, asexualtasuna ez da sinesmenek zuzenean eragindako egoera bat, pertsonaren uneko izaera baizik.

Asexualen bandera.

Erreferentziak aldatu

  1. GARCIA IDIAKEZ, Mikel. «"Jendeak asexualoi buruz duen irudia? Erreprimitu hutsak garela"» Argia (Noiz kontsultatua: 2021-01-22).

Ikus, gainera aldatu

  Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.

Kanpo estekak aldatu