Artxuba

Euskal Herriko mendia

Artxuba, Nafarroa probintzian topa dezakegun euskal mendia da. Artxuba mendilerroa Zarikietaren iparraldean hedatzen da, ekialdetik mendebalderako norabidean. Zarikieta mendialde nahiko ahaztua bada, Artxuba guztiz ezezaguna da. Itoitz ur azpian utzi baino lehenago, ohiko igoera Rala herrixkaren inguruetan hasten zen. Orain, ordea, askoz ere bide luzeagoa egin beharko dugu tontorreraino iristeko. Bestalde, nahasmen handia izaten da gailurraren kokapenari dagokionean: mendilerroko gainaldean ez dago gorabehera handirik eta altuera desberdinak azaltzen dira begiratzen dugun maparen arabera. Hala ere, Diputazioaren tako geodesikoa 1046 metroko kota batean dago. Gainera, kota hau dorre moduko talaia airoso bat da, eta paisaia eder batez gozatuko dugu. Inon izatekotan, hemen dago Artxubako gailurra. On egin!

Artxuba
Datu orokorrak
Garaiera1.046
Motamendi
Geografia
Map
Koordenatuak42°48′58″N 1°18′40″W / 42.816°N 1.311°W / 42.816; -1.311
Herrialdea Euskal Herria
Foru erkidego Nafarroa Garaia

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu

Artxuba, http://www.euskal-herria.org/.