Artilleriako jeneral bat

Artilleriako jeneral bat (gaztelaniaz: Un general de artillería) 1660 inguruan Francisco Rizi espainiar margolariak eginiko oihal gaineko olio-margolana da. Luze-zabal handiko lana da: 202 × 135 zm. Gaur egun Madrilgo Pradoko museoan ikus daiteke.

Artilleriako jeneral bat
Jatorria
Sortzailea(k)Francisco Rizi
Sorrera-urtea1660(e)ko hamarkada
Jatorrizko herrialdeaEspainia
Ezaugarriak
Materiala(k)olio-pintura eta Margo-oihala
Dimentsioak202 (altuera) × 135 (zabalera) cm
Genero artistikoaerretratua
Egile-eskubideakjabetza publiko
Deskribapena
Kokapena
LekuaPradoko Museoa
BildumaPradoko Museoa
InbentarioaP001127

Deskribapena aldatu

Margolanak artilleriarekin lotua zegoen orain arte identifikatu gabeko pertsonaia (batzuen ustez Andrés Cantelmo, italiar jatorrikoa eta Flandriako eta Kataluniako gerretan parte hartu zuena izan zitekeen) erakusten du. Lehen planoan dago, zutik, kanoi baten gainean bermatuta, eta haren ondoan, lurrean, bi bala ikusten dira.[1]

Antoon van Dyck flandiar margolariaren eragina ikusi da lan honetan.

Madrilgo Prado Museoan dago ikusgai.

Erreferentziak aldatu

  1. Ruiz Gómez, L. (2006). El retrato español en el Prado. Del Greco a Goya. Alicante, Espaina: Museo de Bellas Artes Gravina (MUBAG). 208 or.

Kanpo estekak aldatu