Artag Iberiakoa
Artag Iberiakoa, Iberiako errege izan zen K.a. 81etik K.a. 63 arte. Azken urte honetan hil zen.
Artag Iberiakoa | |||
---|---|---|---|
K.a. 78 - K.a. 63 ← Arshak I.a Iberiakoa - Pharnavaz II.a Iberiakoa → | |||
Bizitza | |||
Jaiotza | K.a. II. mendea | ||
Herrialdea | Kaukasiar Iberia | ||
Heriotza | K.a. 63 ( urte) | ||
Familia | |||
Aita | Arshak I.a Iberiakoa | ||
Seme-alabak | ikusi
| ||
Leinua | Artaxiad dynasty of Iberia (en) | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | monarka |
K.a. 65ean, Ponpeiok zuzendutako erromatarrak herrialdean sartu ziren. Artagek, erromatarren eraso bati aurre egiteko gai ez zela zekielarik, bakea eskatu zuen, eta elkarrizketak hasi ziren, baina Ponpeiok, erregeak, gotorlekuak sendotzeko denbora galtzen saiatzen ari zela susmatuz, negoziaketak eten eta zuzen joan zen herrialdearen erdialdera, Armazeko gotorlekua erasoz, preso hartua izan zena. Artagek, Mtkvari ibaiaren beste aldera ihes egin zuen, eta zubia erre zuen jarrai ez zezaten. Ibaiaren hegoaldean, herrialdea, erromatarren mende geratu zen. Artagek, bake eskaintzak egin zituen, baina Ponpeiok ez zien kasurik egin. Ibaia zeharkatu eta Aragviko haranetik igo zen, Georgiar armada garaituz. 9000 georgiar hil ziren gudu honetan, non, emakumeek, gizonekin batera borrokatu zuten. 10.000 preso hartuak izan ziren. Egoera honetan ere, Artagek bakea eskaini zuen, eta Ponpeiori ofrendak bidali zizkion (baita tronu bat, urrezko mahai bat eta ohe bat ere), eta, azkenik, erromatarrek, onartu egin zuten. Errege berri bat, Pharnavaz II.a Iberiakoa, koroatua izan zen, baina instituzioa kalterik gabe irten zen, erromatarren laguna zela aldarrikatu behar izan zuen arren. Hurrengo urteetan, izan ere, erromatar eragina desagertu egingo zen.
Aurrekoa Arshak I.a Iberiakoa |
Iberiako erregea K.a. 81-K.a. 63 |
Ondorengoa Pharnavaz II.a Iberiakoa |