Arripuia

Euskal Herriko mendia

Arripuia, Nafarroa probintzian topa dezakegun euskal mendia da. Urbasako goi-lautadaren Hegoaldeko ertzeko amildegian nabarmentzen den irtengune batek osatzen du mendi honen gain aldea, han-hemenka azaleratutako karaitz muturrak, pagadia eta zakartutako larreak osatutako paisaiaz. Amildegiak ebakitzen du ia bere inguru guztia; IE basoan barrena datorren bidea, ordea, zailtasunik gabe heltzen da tontorrera. Ez da hori halere aukera onena seguraski, izan ere Urbasako errepidea urruti gelditzen da handik, Lizarragakoa bezain urruti. Errazago helduko zarete Urrako etxaldetik edo Artazatik abiatuta, mendiaren Mendebaldean zabaldutako zirkoan gora, pagadi azpia zeharkatzen duten pista ugarien arrastoari jarraituz. Ertzari Mendebaldera jarrituz gero, berriz, Urederrako amildegietara helduko zarete ordubete inguruko bidea eginez, eta Ekialdera joz gero, Kerezmendira, karaitza eta pagadiak osatutako ingurune ikusgarrian barrena. Ertzetik aldenduz gero berriz, Urbasako baso eremu amaigabe hori besterik ez dago.

Arripuia
Datu orokorrak
Garaiera1.069 m
Motamendi
Geografia
Map
Koordenatuak42°46′44″N 2°05′46″W / 42.779°N 2.096°W / 42.779; -2.096
Herrialdea Euskal Herria
Foru erkidego Nafarroa Garaia

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu

Arripuia, http://www.euskal-herria.org/.