Arregigaraikua jauregia

Dorretxea, jauregia

Arregigaraikua jauregia edo Arregia de Yuso-ren etxea, Gipuzkoako Soraluze herrian dagoen eraikina da. Erdi Aroan dorretxe izan zen. Fatxadan Iruretarren armarri barroko handi bat ikus daiteke.[1]

Arregigaraikua jauregia
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Gipuzkoa
UdalerriaSoraluze
Koordenatuak43°10′32″N 2°24′48″W / 43.1755°N 2.41328°W / 43.1755; -2.41328
Map
Kontaktua
HelbideaGabolatz kalea, 2 - 20590-Soraluze.
Armarria.

Ezaugarriak

aldatu

Antzinako euskal dorretxea da, egun oso aldatuta. Izan ere Erdi Aroko elementu arkitektoniko batzuk baditu: hala nola, lobulu-modiloiak, altuera ezberdinetako sarrera-ateak e.a. Geroago, gotorlekuaren funtzioa galdu zuenean, hiri-jauregi bihurtu zuten. Fatxada, Iruretarren armarri barroko handi batek janzten du; izan ere, XVI. mendean Andres Ibañez Irurekoa eta Maria Perez Arregia, izen bereko etxea heredatu zuena, ezkontzean Iruretarren leinukoen jabetza izatera pasatu zen. Erreferentzi blasoiak nahasketak sortu ditu eta ondorioz "Irure Jauregia" izen ezegokia eman zitzaion batzutan. [2]

Helbidea

aldatu

Gabolatz kalea, 2 - 20590-Soraluze.

Erreferentziak

aldatu

Kanpo estekak

aldatu