Arrantzale korapilo

Itsas ohiturako korapiloa, soka luzatzeko

Arrantzale korapiloa sokekin edo arrantzarako pitekin egiten den korapiloa da. Soka luzeagoa behar denean erabiltzen da beste soka batekin lotura egiteko. Egitura simetrikoa du, bi korapilo soilekin egiten da, bata bestearen erdigunera lotuta. Korapilo ingelesa edo halibut korapiloa bezala ere ezagutzen da. Sekzio edo diametro ezberdineko sokak lotu daitezke.

Arrantzale korapiloa.
Estutu gabeko arrantzale korapiloa

Korapilo hau gehienbat arrantzarekin lotzen den arren, nylonezko harizpi bakunean edo beste lerro irristakor batzuetan lotzen denean irristatu edo mugitu egin daiteke, [1] baina eusteko ahalmen handiagoarekin egiteko aukera ere badago korapilo soilak bihurritu gehiagorekin eginda: arrantzale korapilo bikoitza edo gehiagokoa, adibidez. Trinkoa da baina estutzen denean blokatu egin daiteke eta askatzea zaildu eta korapiloa egiten den puntuan sokaren diametroa nabarmen handiagotzen da. Soka-muturrak korapilotik oso gertu laburtu daitezke. Esku hotz edo bustiekin ere erraz egin daiteke. Ezaugarri hauek arrantzarako egokiak diren arren, badira errendimendu handiagoa ematen duten beste korapilo batzuk.

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu