Arrain urlehortarrak uretik at luzaroan egoteko gai diren arrainak dira. Hamaika arrain generok ezaugarri hau dute. Taxonomiaren ikuspegitik urrun daudenez, eboluzio independente jasan dutela uste dute, eboluzio konbergente deritzon prozesu batean. Lurretik ibiltzeko hainbat teknika erabiltzen dute: alboko uhindura, tripode moduko ibilaldia edo saltoka.

Periophthalmus gracilis, uretatik at egunak igarotzeko gai den arrainetako bat

Eboluzionatu ez diren arrainek birika moduko organoak dituzte, dipnoiek adibidez.[1] Hauek egungo tetrapodoen arbasoak izan ziren. Eboluzionaturiko espezieek, berriz, igeri-maskuriak dituzte flotagarritasuna kontrolatzeko. Birika antzeko organoak ez dituztenek, eboluzionaturiko arrain urlehortarrek beste metodo erabiltzen dituzte, adibidez azalean zakatzak izatea. Era berean, begiak ere aldatu dituzte airearen argitasunen arazoak ez izateko.

Arrain urlehortarren zerrenda aldatu

Erreferentziak aldatu

  1. Steven F. Perry et al.:. (2001). «Which came first, the lung or the breath?» Comparative Biochemistry and Physiology Part A: Molecular & Integrative Physiology 129 (1): 37–47..
  2. J. Davenport, M. D. J. Sayer:. (1986). «Ammonia and urea excretion in the amphibious teleost Blennius pholis (L.) in sea-water and in air» Comparative Biochemistry and Physiology Part A: Physiology 84 (1): 189–194..
  3. D. J. Ellerby, I. L. Y. Spierts, J. D. Altringham. (2001). «Fast muscle function in the European eel (Anguilla anguilla L.) during aquatic and terrestrial locomotion» Journal of Experimental Biology 204 (13): 2231–2238..
  4. BBC News. African fish leaps for land bugs. .

Kanpo estekak aldatu